Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskuarki, gaia hasieran, erdian edo amaieran aurkezten zuten, arazoari hasieratik bukaeraraino ongi letorkiokeen irudia sortzen ez bazen behintzat. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.
Desira, eskuarki, gizakiei dagokiela, beren gurariei ohartuak diren aldetik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 257. orr.
Ikerketa filosofikoaren jarraipena, eskuarki, arrakontru halabeharrezko baina anagogikoa izan ohi da. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 129. orr.
Hala ere, eskuarki, harreman praktikoan baino ez bada, uste teoretiko askiezari sinestea dei dakioke. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.
Aho sabaiarekin zer ikusia duten hotsetan, belarriak, eskuarki, aurreko artikulazio bat (sabaikariak) eta atzeko bat (belareak) bereizten ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 75. orr.
Nabarmena da toki orotan etxebizitzaren prezioen gorakadak gizarte talde askoren mugimendua eragin duela, eskuarki, hiriburuetatik kanpora. Berria - Euskal Herria 2004-03-30
Halako oroimenean, eskuarki, irmoa izaten da eszenaren eta denboraren arteko lotura. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 199. orr.
Aldaketak al dira, eskuarki sinetsi ohi den bezala? Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.
Eskuarki sinetsi ohi da lasterrago aldatzen dela hizkuntza bat hizkuntza horrek idazkerarik ez duenean; ezer ez faltsuagorik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.
Targum-ari dagokionez, honelako gaietan eskuarki jokatzen duen bezala jardun du. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 67. orr.
Zakur arrak emeari eskuarki ez dio kalterik egiten. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 26. orr.
Kolore bakoitzak, gorriak, adibidez, maila bat du, nahi den bezain txikia dela ere, inoiz txikiena ez den maila, eta gauza bera gertatzen da eskuarki beroarekin, pisuaren momentuarekin, eta abarrekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.
Noizean behin soilik -eskuarki gauean-, baso ikusezinean haizearen firfira entzuten zenean, gaixoren batek tristura ikaragarria sentitzen zuen bat-batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.
Astebete baino lehenago jasotzen ditut eskuarki gutunak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 150. orr.
Noizean behin soilik -eskuarki gauean-, baso ikusezinean haizearen firfira entzuten zenean, gaixoren batek tristura ikaragarria sentitzen zuen bat-batean. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.
Arnasten dugun aire gehiena ez da eskuarki usaimen-eremutik igarotzen. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.
Hasieran 'buztina' besterik esan nahi ez bazuen ere, gaur eskuarki 'materia'tzat ere erabiltzen da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 254. orr.
Urtearen bukaera aldera, Greg -eskuarki ondo lo egin ohi duen pertsona- gaizki lo egiten hasi zen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 85. orr.
Bide ematen zaien jokabide primitibo, eskuarki inhibituak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.
Sotanadun nahiz galtzadun, gure buru eskuarki hutsetan jakituria pixka bat sartzera ahalegintzen zirenen zerrenda agortuta, ikaskideak gertatu ziren nire abilezia nolabaitekoaren jomuga. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.
Gizonak -jende argi askok esan izan du- ez du jakiten eskuarki zer ari den, eta zertan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.
Erlijioa bere santutasunaren bitartez eta lege-ematea bere maiestatearen bitartez kritika honetatik itzuri nahi dira eskuarki. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 284. orr.
Eta ezin hobeto moldatzen ziren; gauza guztiez hitz egiten zuten, sukaldaritzaz eskuarki. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.
Igande goizean, eskuarki. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 89. orr.
Burke jauna ere iritzi berekoa zen, irudimen eskasagoa baitzuten eskuarki. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
baina eskuarki (7); da eskuarki (15); dira eskuarki (6); du eskuarki (4); eskuarki ez (8); eskuarki gertatzen (3); eta eskuarki (12); komunzki eta eskuarki (4); ohi da eskuarki (3); ziren eskuarki (3)