Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuargi iz esku-argia. ik esku 2.

Eskuargia piztean, Tom ikusi dut esku minberari gora eta behera eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 153. orr.

Evans jaunak eskuargia itzali zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 127. orr.

Peter, eskuargi bat hartu eta ganbarara igo zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.

Eskuargia noratu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Eskuargi bat eta esprai-pote bat erosi nituen mimoaren plazatik Udal Museorainoko bidean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.

Seda beltzezko zapi bat izan banu, aise ibiliko nintzen neu ere maindire azpian ezkutaturik eskuargi batez irakurtzen nuen arrebaren liburuko kapitain zauritu hura bezain alai eta etsi.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 75. orr.

Neskaren lepagaineraxe erortzen zitzaion ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Oihu min bat egin nuen; eta ezagutu nuen, eskuargiaren argitara, Prévan jaun hura, nork ere, ezin sinetsizko ausardiaz, ez kezkatzeko erran baitzidan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Eskuargi elektrikoak, kandelak, kriseiluak, olio-lanparak bai eta bizikleten karburo-faroltxoak ere hartu zituzten, argi pixka bat izateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.

Loreak mozten ari da dagoeneko, eskuargi halogeno batekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Irudimenaren begiaz ia ikusten ahal nituen amerikar polizia haiek, Roma dendaren azpian zabaltzen zen korridore labirinto hartan barrena eskuargien laguntzaz dena miatzen Neskaren lepagaineraxe erortzen zitzaion ile kiribilduan kontzentratu nuen estreina eskuargiaren fokoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eskuargia (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus