Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuaretu, eskuare(tu), eskuaretzen du ad eskuareaz jaso edo bildu; irud/hed

Oso itxura utzia zuen Cesarrek ordurako, ile matazak lehor eta korapilatuak zituen, batere zaindu gabe, gero eta nekezago lortzen zuen korapilo haiek eskuaretu eta orraztea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Ingurua begiradaz eskuaretu arren, ez du bere hilotza ikusi.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 50. orr.

Eguzkitako betaurrekoak kopetara altxatu eta inguru guztia eskuaretu zuen begiradaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

Dena errepide kontrolez josi dute eta zenbait auzo etxez etxe ari dira eskuaretzen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus