Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuare (orobat eskobara g.er.) iz nekazarien lanabesa, amar edo hamabi hortz dituen zurezko haga batek eta hari zut jositako gider batek osatua. ik arrastelu.

Txoko batean, hormaren kontra bermaturik, bizpahiru eskuare zeuden; pixka bat harantzago, laiak eta aitzurrak; eta, honantzago, alboko askaren parean, luzera bateko zein besteko makila bilduma bat.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

Orria pasatzean, eskuare edo belarra ebakitzeko baten irudia bilatzeko bere lanak eten egin ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

-Azpildar maiteok -esan zuen-: Azpil herri atzeratua da, pobrea, eta zuen aitzur, eskuare eta lan-tresna guztiak atzeratuak geratu zaizkizue.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 84. orr.

Eskuarea eta erratza ere badakartza sorbaldan, trapu zuri batekin batera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 44. orr.

Pala eta eskuarea beharko genituzke.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 93. orr.

Metak egiten dihardute leku malkartsuan, eta lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

Eskuareaz kolpatu, lepoa bihurritu eta saskira bota behar haiek ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Hura segan eta ni eskuarearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 60. orr.

Ez eskuarearen kirtenak, ez bihurkinak, ez mailuak eta ziriak, ezerk ere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Hala, bada, burua galtzen hasi zen iparrorratzaren eta astrolabioaren artean, nahastuz oihaleria eta artilleria, mesana eta tisana, bela-zurruna eta bela-tutua, karonada-argiak eta kanoi-argiak, eskotila eta eskobara, kargatzeko aginduz largatzeko partez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus