Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskualdi iz 1 eragiketa bera errepikatuz egiten diren eskulanetan, eragiketa horietako bakoitza.

Eman zioten gizonek atzeneko eskualdia zirkuari, eta igandean, jendea bezperetatik ateratzen ari zen unean, atzetik agurea zuela, hezlea azaldu zen Urbiako plazan, elizaren aurrean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Dirurik ez izanez langileen ordaintzeko, laguntzaileek eskualdi bat emaiten zuten eta zenbaitzuk segitu dugu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 5. orr.

Dudley hanka-zabalik begira eta izozkia jaten ari zen bitartean, Harryk leihoak garbitu zituen, belarra ebaki, automobila garbitu, lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu, eta pintura-eskualdi bat eman zion lorategiko aulkiari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

2 karta jokoetan, emanaldi bakoitza.

Kapilauak oparitzen zizkigun otoitzerako estanpekin eginiko baraja atera zuen Sagarduik betiko moduan, eta eskualdi batzuk egin genituen, berba nork askatuko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus