Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskualdeburu 1 iz eskualde baten burua.
Bere erreinuan ehun eta hogei eskualdeburu jartzea erabaki zuen Dariok, eskualde bakoitzean ordezkari bat izateko. Elizen arteko biblia Dn 6,2
Eskualdeburu haiek, nork berari zegokion hilabetean, Salomon erregea eta honen mahai kideak hornitzen zituzten, ezeren faltarik izan ez zezaten. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,7
Eskualdeburuen arduradun: Azarias, Natanen semea; erregearen aholkulari: Zabud apaiza, Natanen semea. Elizen arteko biblia 1 Erg 4,5
2 (izenondo gisa)
Mendebalean, bestalde, euskara gaietan hiriburuen lehiarik izan ez denez, handiagoa gertatu da herri eskualdeburuen eragina. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)