Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskualde (ETCn 113.072 agerraldi) 1 iz ezaugarri edo irizpide jakin batzuen arabera batasuna agertzen duen lurralde edo espazio hedadura; zerbaiten zatia.

Hala gertatzen da, beren eremu edo hedadura ofizial guztiari dagokiola, auzo, herri, bailara, mendi (kate) edo basamortuen izenekin [...] eta jakina, hortik gorako eskualde, herrialde, erresuma, nazio eta goragoko guzti-guztienekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Soldadu turkiarren eta gerrillari kurduen artean Hakkari probintzian Irak, Iran eta Turkiako estatuek muga egiten duten eskualdea izandako borroketan 11 gerrillari hil dira berriki.  Berria - Mundua   2004-09-01

Bermeo eta Gernika hiriburutzat dituen eskualdea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 69. orr.

Bizkaia zela gehien kontrolatzen zuten eskualdea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.

EAE da Europar Batasunean unibertsitarioen langabezia handiena duen eskualdea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 229. orr.

Fonetismo horiek onartu egin daitezke "eskualdeko euskalkian" dihardugunean, baina ez "herrialdeko euskalkira" igarotzerakoan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 194. orr.

Ahozko jardunean, bestalde, ibar edo eskualde batetik bere ondokora aldatu ohi da hizkuntza, eta gaur egun bertan ikus dezakegunez, Gipuzkoako Goierrin era batera dena, bestela da bere inguruko Urolaldean, Tolosaldean, Deba ibarrean edo Sakanan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 132. orr.

Badira hizkera berezia duten eskualdeak: kostaldea Lapurdin, Sakana Nafarroan, Debagoiena Gipuzkoan, edo Durangaldea Bizkaian, esate baterako.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 168. orr.

Elkarren segidan erortzen ziren auzoak, herriak eta eskualdeak, ilara harrigarrian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 148. orr.

Ekonomiaren historia, beraz, zentzu horretan, merkatuak apurka-apurka elkarrekin txertatu izanaren historia da, herritik edo hiritik hasi, eta, eskualdeko, nazioko, nazioarteko merkatuetatik igaroz, gaur egungo planeta osoko merkaturaino iristen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza, nazio, estatu, eskualde, herri edo mundu mailako aktualitateari hausnarraldia ematen dion eremu bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Eskualde hartaz jabeturik, hilarazi egin zituen Antioko eta Lisias beronen hezitzailea.  Elizen arteko biblia   2 M 14,2

Baina eskualde haietako gobernari batzuek -Timoteok, Geneoren seme Apoloniok, Hieronimok, Demofanek eta, gainera, zipretar gudarien buruzagi zen Nikanorrek- ez zieten bakean uzten juduei, ez eta lasai bizitzen ere.  Elizen arteko biblia   2 M 12,2

Hurrengo urteetan, dohain eta edertasunean hazten zen neurrian, zuhaitzaren ospea Eskualdeko bazter guztietara hedatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 382. orr.

Erregeak mandatariak bidali zituen eskualdeko funtzionario guztiak biltzeko.  Elizen arteko biblia   Dn 3,2

Hirugarren tribuaren eskualdera iritsi zirenean, herriaren sarreran Nour irudikatzen zuen idoloarekin egin zuten topo.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 11. orr.

Orain hogei mila biztanle zituen, eta kale nagusia dendaz eta autoz betetako bulebar distiratsu bat zen; udaletxea, polizia-etxe bat, eskualdeko ospitale bat eta eskola batzuk zituen orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

Ipuruak eskualdeko teknifikazio gune bat har dezake.  Berria - Kirola   2004-04-02

Nork bere eskualdeko hizkerari jarraitzen zioten Lapurdiko eta Nafarroa Behereko idazleek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 48. orr.

Indiatik Etiopiarainoko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako ministrari eta gobernariei.  Elizen arteko biblia   EstGr 8,9

Lehen fasean, eskualdeetako txapelketak egiten dituzte, garai batean bezala.  Berria - Kultura   2006-05-04

Holako gerlatxo bat bada UMP eta UDF-en artean, azken hauek zorrotzak direla gobernuarekin eta, dirudianez ez dira elgarrekin joanen, ez eskualdeetako ez Europako hauteskundeetan.  Herria   2003-09-25

Bortu eskualdeko auzapezak bildu dira, Biarnoko Landa herrian.  Herria   2003-05-22

EHZ elkartea, bere partxuerrekin, harremanetan jarri da Taboye eskualdeko emazte multxo batzuekin, eskualde haren garapena sustatzeko.  Herria   2005-11-24

(-ko deklinabide atzikiaren eskuinean)

Horiexek menderatzen dute nazioarteko zuzeneko inbertsioen fluxua munduko eskualde horretan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Eufrates ibaia igaro eta goi-lautadako eskualdeetan barrena ibili zen.  Elizen arteko biblia   1 M 3,37

Herstura larri hartan, Pertsiara joan eta, hango eskualdeetako zergak bilduz, diru asko eskuratzea erabaki zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 3,31

Maiz utzi izan dut neure seme hau zuetako askoren ardurapean eta zainpean, iparraldeko eskualdeetara joan beharra izan dudanean.  Elizen arteko biblia   2 M 9,25

Egungo egunean ere, Pikasarria da etxalderik ederrena Minotzeko eskualdean bai eta kasik Hazparne guzian.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 155. orr.

Aldi hartan, Antiokok lotsagarri alde egin behar izan zuen Pertsiako eskualdeetatik.  Elizen arteko biblia   2 M 9,1

Judean ez ezik, beroni atxiki zaizkion Samaria eta Galileako hiru eskualdeetan ere bai.  Elizen arteko biblia   1 M 10,30

Mediako eskualdean dagoen Ekbatana hiri-gotorrean agiri bat aurkitu zuten, eta bertan txosten hau zegoen idatzia: [...].  Elizen arteko biblia   Esd 6,2

Galilean eta Arbata izeneko eskualdean bizi ziren juduak, beren emazte, seme-alaba eta zuten guztiarekin hartu eta Judeara eraman zituen pozaren pozez.  Elizen arteko biblia   1 M 5,23

Asuero erregearen menpeko eskualde orotan, egun berean.  Elizen arteko biblia   Est 8,12

Lerro hori izango da hegoaldeko eta iparraldeko eskualdeak seinalatzen dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

"Toki menditsua eta karst asko dituena" esatea, edota "ekonomia mistoko eskualdea" esatea, ez zela nahikoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 20. orr.

Gutunak igorri zituen erreinuko eskualde guztietara, eskualde bakoitzeko idazkeran eta herri bakoitzeko hizkeran emanak.  Elizen arteko biblia   Est 1,22

Egun hartan guzian eta ondoko bietan, Frantziako eskualde guzietatik etorri ziren presoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

2 (izen propioen eskuinean aposizioan)

Mendebalari dagokionez, berriz, Busturialdean, Arratian, Lea-Artibai eskualdean, Durangaldean, eta administrazioz gipuzkoarra den Deba arroan dago euskararen indarra.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 163. orr.

Gaur ezagutzen den Hong Kong eskualdea, hiru eremu hauek dute beraz osatzen: [...].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 79. orr.

Bere ardurapekoak zituen honek Manasesen seme Jair-en hirixkak, hots, Galaaden zeudenak; bere ardurapekoa zuen Baxan lautadan dagoen Argob eskualdea ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 4,13

Grégoire delako apezpiku iraultzaile famatu hori, Lorrena eskualdean Emberménileko erretore xehe izanagatik, Nancyko diputatu egin zuten alabaina bere lagunek, eta Pariseko Estatu Orokorretara bidali, 1789an.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Behin, Anconako Marka eskualdean, santuaren prediku baten ondoren, gizaseme bat etorri zitzaion, Ordenan sartzea apalki eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 330. orr.

Fanch erle eta ezti ekoizten hasi zen Eussa uharteko Ar Lann eskualdean, erosleen artean bidenabar, arrakasta ederra lortuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.

Gero, Siria eta Zilizia eskualdeetara joan nintzen.  Elizen arteko biblia   Ga 1,21

Handik abiaturik, Kasfo, Maked, Bosor eta Galaad eskualdeko beste hiriak ere hartu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 5,36

Demetriok, berriz, Apolonio ezarri zuen Koele-Siria eskualdeko gobernari.  Elizen arteko biblia   1 M 10,69

Berehala, ohore handiz eta erregalo ederrez bete zuen erregeak Daniel; Babilonia eskualdeko gobernari egin zuen eta erreinuko jakitun guztien buru goren.  Elizen arteko biblia   Dn 2,48

See Mike... Duela sei urte, Wyomingeko mendi urdinen maldan dagoen Dinosaur Land eskualdeko Roosevelt Utah aldean ene lehen rattlesnake bat eho nian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskualde antzua da Obi ibaiaren eskuinetik ekialdera zabaltzen dena, lur elkorrak Saian mendietatik iparrera ateratzen den gailur segidaren oinetara iritsi artekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.

Giza animalia eskualde epeletan garatu zen: ile-larruaren beharrik ez zen lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Eskualde hotzetan, hegoaldetik urrun geratzen diren lekuetan, beroak ez du inoiz hezetasuna erabat xurgatzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

Garapen-bideko zenbait herrialderen industrializazio lasterrak eragin duen hirugarren munduaren zatiketaren ondorioz, lau eskualde handitara murriztu da espazio periferikoa: Saharaz hegoaldeko Afrika, arabiar mundua, Erdialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Garapen-bidean zeuden gainerako eskualde handietan, oso urriak ziren oraindik industria-ondasunak eta azpiegitura ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Mendi garaiez inguratutako eskualde txikia da Suitza, eta mendate luze eta gogorrik gabeko itzulia prestatzea ezinezkoa da Alpeen erresuman.  Berria - Kirola   2004-06-12

Zer esanik ere ez, eskualde industrializatu eta aurreratuetan bizi diren hizkuntza txikiena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 13. orr.

Leipzig, eskualde jendegabea, Waterloo, han nekazariak altxatu ziren eta bataila haren sugarra piztu zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 321. orr.

Eskualde azpigaratuen industrializazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

1970eko hamarraldiaren bukaera arte, arabiar mundua eta Latino Amerika izan ziren ekonomiaren alorrean garapen-bideko bi eskualderik aurreratuenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Eskualde periferikoen lehen industrializazio-saioak deskolonizazioaren ondorengoak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.

Egun-argitik gauerako bitartea ez da izaten ordu erdi baino gutxiagokoa, ezta eskualde tropikaletan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Eskualde turistikoa denetz, urtean 39 igandetan zabaltzeko eskubidea lortu dute saltegiek.  Berria - Ekonomia   2004-01-13

Mendixka baten kaskoan, kurutze handi bat urreztatua... Bavarian bide gara; han hemenka eliza dorreak: eskualde katolikoa da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Eskualde neutraltzat hartzen ziren beti oasiak, emakumezkoak eta haurrak bizi baitziren gehienbat horietan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

Herrian eta eskualde osoan bizi ginen etorkinok fabrika guztietan langileen gehiengoa osatzen genuen eta partidu komunistaren inguruan egituratuta geunden.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 184. orr.

Iion, Dan, Abel-Bet-Maaka, Kinereteko eskualde osoa eta, gainera, Neftaliren eskualde osoa hondatu zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,20

Asierren eta Ibairen ezaguna da, eskualde berekoa edo.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Zaldiak eta zaldizkoak ezin ihes egin eskualde zingiratsu horren bazter guztiak betetzen dituzten intsektu dipteroen ziztadei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Eskualderik behartsuenetan mirariz bezala atera liteke bizirik neskatxa bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 77. orr.

Eskualde bereko herrialdeen arteko alderaketak egiterakoan, nekez esan daiteke betidanik beregain izan direnak kolonia izan direnak baino hobeto daudenik (Malaysia eta Thailandia, Indonesia eta Birmania, Etiopia eta Liberia, edota Nigeria eta Kenia aldera ditzagun, kasu).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Haradrimdarren lurretara zurrumurruak besterik ez ziren heldu urruneko eskualdeetatik: Gondorren amorruaren eta izuaren zurrumurruak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 150. orr.

Ikarazko eskualde hartara iritsita, gure doluzko zama zurezko euskarrien gainean ipini ondoren, hilkutxaren tapa artean ireki gabea apur bat zabaldu, eta han etzanda zegoenaren aurpegiari begiratu genion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Asiaren erdialdeko eskualdeetatik datozenek, hain bidaia luzea eta neketsua burutu ondoren, ez lukete inola ere gaizki ikusiko Asiako muga pasa eta aurkitzen duten lehen hiri europarra hobeki hornitua egotea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 129. orr.

Garapen-bideko eskualdeen industria-gorakada horri, munduko ekoizpenean duten ehuneko globalaren gorakada ikusgarrian antzematen zaio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Handik urrutiago gailurren eskualdea dago, eta oraindik urrutiago amildegien eskualdea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik erregional.

Eskualde-eskolako zuzendari batek ematen duen beldurrari, Howellesen mamuak beste herri bateko nekazariak berez duen misterioari zerbait eransten dio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

1998an, Bretainiako Eskualde Kontseiluan ia aho batez lurralde batasunaren alde bozkatu zuen.  Berria - Mundua   2004-05-16

Valentzia-Bartzelona errepide nazionalaren 24. kilometrotik 103 eskualde-errepidearen 19. kilometroraino, tarte horretan bakarrik ezagutu nuen Anuchka.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 91. orr.

Elkarrekin bazkaltzen egon zirenean hark paperezko zapi batean berarentzat nolanahi idatzitako zenbakia markatu zuenean -Filadelfiako eskualde-kodea zeukan-, ahots mekaniko batek jakinarazi zion zenbaki hura ez zela jada existitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Ondoren hamar digituko zenbaki bat, 917 eskualde-zenbakiarekin hasten zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Prozesu hori eten daiteke, egia da, eta eskualde-mailara mugaturik geratu, Triadako hiru ardatzen artean krisi handiren bat gertatzen bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Eskualde mailako erakunde bateratzaileen eraketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Eskualde-integrazioaren dinamika, merkataritza-trukeak zirela-eta lehen aipatu dena, eskualde arteko inbertsioen fluxu horietan oinarritzen da batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 77. orr.

Ekialde Urrunaren ondoren, Hegoaldeko Asiarenak dira eskualde-emaitza ekonomiko hoberenak (%6,7).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Egia bada, Julien Savaryk dioen bezala 1991, estrategia global oro ez dela nahitaez mundu mailakoa, eskualde-estrategien nagusitasunak ez du ezkutatu behar ugaltzen ari direla gaur jatorriz eskualde desberdinekoak diren enpresen arteko itunen sareak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Ikusmolde honetatik, oso bestelako dimentsioa hartzen du enpresa multinazionalen jardueren eskualde-polarizazioaren fenomenoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Eskualde-ferien zikloa (Champagneko feriak ziren famatuenak), XII. mendean azaldu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Ekoizpenen eta trukeen hirugarren eskualde-ardatza sortu da, Ekialde Urrunaren osotasunera zabaltzera jotzen duena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

1998an, hiru ardatz horien eskualde-barneko trukeek gai manufakturatuen munduko merkataritzaren erdia baino gehiago osatzen zuten, eta hiru ardatzen arteko trukea, berriz, %30 zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 65. orr.

Eskualde bakoitzaren ezaugarri bereziek agertzen dute eskualde-eremu horiek munduko ekonomian txertatzeko duten modua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Nazioak berak, globalizaziorako joeren mehatxupean egon arren, eta eskualde multzo zabalagoetan txertatzeko gogoz zenbaitetan, funtsezko lekua betetzen jarraitzen du gaur egun munduko ekonomian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 82. orr.

Kontuan hartuz eskualde-motaren ezaugarriak eta klima bakoitzaren bereizgarriak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nekazari-eskualdeetako bizimodua beti izan da elkarren aurka azpikerietan ari diren auzokideen istorioa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 157. orr.

Gure txoferrak, baserri-eskualderen batekoa zatekeen-eta, ezagutzen ez jendeak aipatzen zizkion kaleen izenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Nafarroa, Errioxa, Kastilla: Espainiako ipar eskualdea polliki polliki urratzen ari naiz, urratsez urrats.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 93. orr.

Galdetu nion zelan zekizkien hainbeste hizkuntza eta kontatu zidan jatorriz Goi-Eskualdekoa zela, eta handik hungariarrengandik -bere hitzetan "hungariar okupaziotik"- ihes egin zuela familia osoak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 224. orr.

Ekonomia-eskualdeen muga politikoak alde batera utzita, Herbehereak, Ingalaterrako hego eta ekialdea eta Frantziako iparraldea har daitezke sistemaren zentrotzat 1600 urte inguruan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

6 irud/hed

Behiaren usaimen-eskualdeak A bitamina eta harekin erlazionaturiko konposatuak zituela aurkitu zuten Zeelanda Berriko bi zientzialarik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Proteina erregulatzaileek, gene horien emaitzek, badute, guztiek ere, beren egituretan, hurbileko gene baten jarduna gobernatzen duen ADN-eskualde bat espezifikoki ezagutzeko gai den eremu bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Halako batean lortu zelarik, Jean Dausset-en lantaldeari esker batik bat, HLA histokonpatibilitate-antigeneak bere baitan biltzen dituen kromosoma-eskualdea aztertzea, ikusi zen nola, HLA geneen konbinazio jakin batzuk zeramatzaten banakoak beste batzuk baino errazago jotzen zituen eritasun batek edo besteak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

7 eskualdeko izond eskualdeari dagokiona.

Hirugarren joera handia, zentro-periferiaren arteko harremanak eskualdeko bihurtzeari dagokio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akitaniako eskualde (6); baita eskualde (5); bat eskualde (4); bere eskualde (5); bertze eskualde (5); beste eskualde (37); beste eskualde batean (4); beste eskualde batzuetan (10); beste eskualde batzuetara (4); bi eskualde (19); bi eskualde horietako (4); bizkaiko eskualde (5); bretainiako eskualde (16); bretainiako eskualde kontseiluak (7); bretainiako eskualde kontseiluko (4); da eskualde (14); dago eskualde (5); dagoen eskualde (4); daukan eskualde (4); dela eskualde (5); den eskualde (20); dira eskualde (10); direla eskualde (4); diren eskualde (10); ditu eskualde (4); dituzte eskualde (5); du eskualde (8); duen eskualde (8); dute eskualde (5); edo eskualde (17); egunotan eskualde (4); ere eskualde (12); erreinuko eskualde (4)

eskualde askotan (12); eskualde bakoitzak (6); eskualde bakoitzak bere (4); eskualde bakoitzaren (6); eskualde bakoitzean (13); eskualde bakoitzeko (12); eskualde bat (43); eskualde bat da (4); eskualde batean (37); eskualde bateko (8); eskualde baten (9); eskualde batetarat (5); eskualde batetik (10); eskualde batzordeak (4); eskualde batzuek (4); eskualde batzuetan (42); eskualde batzuetan ere (6); eskualde batzuetara (5); eskualde batzuk (4); eskualde berean (10); eskualde edo (9); eskualde eta (46); eskualde eta gutxiengo (4); eskualde eta herri (4); eskualde frangotan (4); eskualde gehienetan (5); eskualde gisa (7); eskualde guzian (5); eskualde guzietan (4); eskualde guzietarat (7); eskualde guzietarik (15); eskualde guztia (6); eskualde guztian (8); eskualde guztien (5); eskualde guztietako (13); eskualde guztietan (37); eskualde guztietara (5); eskualde haietan (5); eskualde hartako (31); eskualde hartan (34); eskualde hartara (5); eskualde hau (21); eskualde hauek (6); eskualde hauetako (5); eskualde hauetan (5); eskualde hauteskundeak (12); eskualde hauteskundeetan (11); eskualde hauteskundeetarako (9); eskualde hizkuntzak (6); eskualde honek (4); eskualde honetako (17); eskualde honetan (25); eskualde hori (21); eskualde horiek (10); eskualde horietako (11); eskualde horietan (15); eskualde horrek (4); eskualde horren (5); eskualde horretako (14); eskualde horretan (41); eskualde hortako (28); eskualde hortan (32); eskualde hortarik (52); eskualde hortarik ere (7); eskualde hotako (7); eskualde hotan (15); eskualde hotarat (11); eskualde huntako (20); eskualde huntan (8); eskualde hura (9); eskualde jakin (11); eskualde kontseilari (7); eskualde kontseilua (5); eskualde kontseiluak (18); eskualde kontseiluko (12); eskualde kontseilurako (4); eskualde mailako (11); eskualde mailan (4); eskualde orotan (4); eskualde oso (7); eskualde osoa (17); eskualde osoak (4); eskualde osoan (15)

eskualdez eskualde (4); eta eskualde (121); eta eskualde guztien (4); eta eskualde guztietan (4); eta eskualde hartako (5); eta eskualde hortako (4); eta eskualde hortarik (4); eta eskualde kontseilari (4); europako eskualde (6); euskal herriko eskualde (9); frantziako eskualde (12); gure eskualde (31); gure eskualde hotan (14); hainbat eskualde (5); halako eskualde (4); hegoaldeko eskualde (5); herri edo eskualde (7); herri eta eskualde (5); herrialdeko eskualde (4); herriko eskualde (9); hori eskualde (4); horretan eskualde (4); indiako eskualde (4); inguruko eskualde (4); iparraldeko eskualde (9); izan da eskualde (4); lau eskualde (4); munduko eskualde (13); munduko eskualde guztietan (4); zegoen eskualde (5); zen eskualde (10); ziren eskualde (11); zuen eskualde (12); zuten eskualde (5)

aceh eskualdean (8); al anbar eskualdean (16); anbar eskualdean (16); artibai eskualdean (6); bere eskualdean (9); beren eskualdean (4); bi eskualdeak (4); da eskualdean (5); dagoen eskualdea (5); darfur eskualdean (24); den eskualdean (5); diren eskualdeak (4); duen eskualdea (7); ekialdeko eskualdean (6); eskualdea da (9); eskualdea eta (15); eskualdeak eta (8); eskualdeak ez (4); eskualdean beste (8); eskualdean bi (5); eskualdean bizi (19); eskualdean bizi ziren (4); eskualdean dago (6); eskualdean dagoen (9); eskualdean egin (5); eskualdean ere (17); eskualdean eta (17); eskualdean ez (6); eskualdean gertatzen (5); eskualdean hiru (4); eskualdean izan (12); eskualdean izan zen (7); eskualdean izandako (7); eskualdean segurik (4); eta eskualdea (7); eta eskualdeak (8); eta eskualdean (6); eta eskualdearen (4); gaza eskualdean (7); gazako eskualdea (7); gazako eskualdean (11); goxen eskualdean (9); gure eskualdea (12); gure eskualdeak (4); gure eskualdean (74); gure eskualdean ere (9); gure eskualdean segurik (4); gure eskualdeari (4); izeneko eskualdean (5); kandahar eskualdean (8); lea artibai eskualdean (6); samarra eskualdean (4); siirt eskualdean (4); zabul eskualdean (4); zuen eskualdean (5)

batasuneko eskualdeen (4); beste eskualdeetako (4); beste eskualdeetan (14); beste eskualdeetara (6); bi eskualdeetako (4); bideko eskualdeen (4); dauden eskualdeek (4); dauden eskualdeetan (7); den eskualdeetan (4); diren eskualdeetan (11); duten eskualdeetan (4); erdialdeko eskualdeetan (4); eskualdeek europako (4); eskualdeen arabera (4); eskualdeen artean (9); eskualdeen arteko (25); eskualdeen batzordean (5); eskualdeen batzordeko (5); eskualdeen batzordeko presidentea (4); eskualdeen elkartasuna (4); eskualdeen elkartasuna rps (4); eskualdeen eta (4); eskualdeetako gobernariei (5); eskualdeetako gobernariei eta (4); eskualdeetako lantaldea (4); eskualdeetan barrena (5); eskualdeetan bizi (4); eskualdeetan ere (10); eskualdeetan eta (4); eta eskualdeek (11); eta eskualdeen (19); eta eskualdeen arteko (4); eta eskualdeen elkartasuna (4); eta eskualdeetako (15); eta eskualdeetan (4); europako batasuneko eskualdeen (4); europako eskualdeen (6); europako eskualdeen batzordeko (4); gainerako eskualdeetan (6); garapen bideko eskualdeen (4); gure eskualdeetan (4); hegoaldeko eskualdeetan (5); herrien eta eskualdeen (4); hogeita zazpi eskualdeetako (6); mendebaldeko eskualdeetan (6); zazpi eskualdeetako (6)

ainitz eskualdetan (9); akitania eskualdeko (4); anbar eskualdeko (5); armada gazako eskualdetik (4); babilonia eskualdeko (4); bere eskualdeko (7); beste eskualdetan (4); bi eskualdetan (7); da eskualdeko (8); dagoen darfur eskualdeko (6); darfur eskualdeko (15); darfur eskualdera (6); den eskualdetan (4); diren eskualdetan (8); edo eskualdeko (5); eskualdeko agintariek (7); eskualdeko batua (9); eskualdeko beste (14); eskualdeko egoera (4); eskualdeko eta (6); eskualdeko euskalkian (4); eskualdeko gobernadore (7); eskualdeko gobernadoreak (4); eskualdeko hainbat (7); eskualdeko herri (13); eskualdeko herritarrek (4); eskualdeko hiriburua (4); eskualdeko hiru (4); eskualdeko hizkuntza (5); eskualdeko hizkuntzetan (4); eskualdeko hizkuntzetan argitaratzen (4); eskualdeko ofizialen (8); eskualdeko zuzendaritzaren (5); eskualdekoa da (4); eskualdera joan (5); eskualdetan behin (4); eskualdetan ere (8); eskualdetan eta (5); eskualdetan ez (4); eskualdetik erretiratzeko (4); eskualdez eskualde (4); eta eskualdeko (56); eta eskualdeko beste (4); eta eskualdeko hizkuntzetan (4); eta eskualdetako (4); eta eskualdetan (4); gaza eskualdeko (11); gaza eskualdetik (4); gazako eskualdetik (7); gure eskualdeko (22); gure eskualdetan (24); gure eskualdetan behin (4); gure eskualdetik (6); hainbat eskualdetan (23); hiru eskualdetan (4); hitza eskualdeko (4); lau eskualdetan (6); urriko eta eskualdeko (6); zen eskualdeko (7); zenbait eskualdek (5); zenbait eskualdetan (22); zuen eskualdeko (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus