Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskualdatu, eskualda(tu), eskualdatzen du ad zerbait, eskuarki aginpidea, ahalmena, ondasunak eta kidekoak, eskuz aldatu.

Xedetzat hartuta etxaguntza ahalik eta batuen eskualdatzea belaunalditik belaunaldira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 29. orr.

Kontratuak eta oinordetzak dira nork berea ez duena eskuratzeko eta jada norberarena den hori eskualdatzeko modu nagusiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 215. orr.

Xingola denda txikia modu onean eskualdatu zuen, eta, horri eskerrak, amaren zorrak kitatu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 69. orr.

Espainiako Gobernuak eskualdatu gabe dituen transferentziak direla medio, Jaurlaritzak 200,6 milioi euroko gastua egin behar duela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Eskualdatu gabeko eskumenez akordioa lortzen saia gaitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-09-05

Azken hiru aurrekontu egitasmoetan eskualdatu gabeko politikak finantzatzeko dirua identifikatu du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Enpresan nuen partea beiraginari eskualdatu, eta diru hari ispiluekin irabazi nuena gehiturik, karga-ontzi baterako bidai txartel bat inguratu dut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

Casadok enplegu politika aktiboak eskualdaturik ez dituen erkidego bakarra EAE dela gogoratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Ondasunak eskualdatzeko moduetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 25. orr.

Aaronen arropa sakratuak beraren semeengana eskualdatuko dira, eta sagaratzean eta apaizgoa hartzean jantziko dituzte.  Elizen arteko biblia   Ir 29,29

ELAk eta LABek INEM «osorik» eskualdatzeko eskatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

1853an, Indiaren gobernua Konpainiatik koroara eskualdatzeko bezperan, aurrerantzean zerbitzua lehiaketa bidez hornitzeko Parlamentuak harturiko erabakiak atea ireki zien erakunde ez-ofizialen eremu zabalagoko hautagaiei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Washingtonek ziurtatu du botere eskualdatzea ez dela atzeratuko.  Berria - Mundua   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus