Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Geometriak ere laguntza handiak ematen dizkio arkitekturari; horietako lehenengoa, erregela eta konpasa erabiltzeko trebetasuna ematen duela, eta, ondoren, errazagoa izaten dela eraikuntzen orubeetan trazak egitea, eskuairak, nibelak eta lerroak erabiliz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 410. orr.
Zarpeoa pixka bat lehortu denean, kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.
Nola etxegintzan, hasierako erregela okerra bada, eta eskuaira gezurtiak elkarzuta zaintzen ez badu eta berunak apur bat albora egiten badu, nahitaez denak gaizki eta oker gelditu behar duen, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.
Besoak izaten ditu muturretan, biak neurri berekoak eta erregelaren buruetan eskuairan elkartuta geratzen direnak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.
Orduan plano batean lerro bat egingo da eta lerro horren erditik beste perpendikular bat, ondo eskuairan egongo dena eta gnomoa deituko dena. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.