Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuadroi 1 iz hainbat hegazkinez osaturiko banakoa.

Artean Mexikon bizi zen Patxi Ibarluzeak Eskuadroikoen pilotuen artean egoteko modua izan zukeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

"201. Eskuadroia, Ozeano Barean ohorez jantzia dena, hiriburuko kaleetan barrena desfilatu zuen, kaleok loriazko dardaretan zirelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

Eskuadroia, aldiz, ekainean sartu zen gerra ekintzetan lehenengoz, Filipinetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

2 zalditeria banakoa, eskuarki kapitain baten agintepean dagoena.

Gero, eskuadroi tatariar bat etorri, gudako janzkerarekin, eta dantzarien artean nahasi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 319. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Von Freische baroia buru duten gazte eskuadroietako ofiziala da Heinrich eta haren mailak distira ematen dio gure etxeari, sarri etortzen baita baroia Heinrich eta hainbeste miresten duen Elsa bisitatzera.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 29. orr.

Iluntzerako argi guztiak itzalita egon behar zuten, soldadu eskuadroiek argirik begiztatuz gero, etxeko atea behera botako zuten, barrura orroka sartu eta etxeko gizona beraiekin eramango.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 96. orr.

Aire-Eskuadroiaren Bandera, hots, Mexikok 1945eko otsailaren 24an itsasoaz bestaldera bidali zuena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

4 irud/hed

Haize mehe batek altxaturiko euli-eskuadroiak airean hegaz sartzen dira etxera, ausart.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Aurrera eta atzera ibiltzen dira azukre-mokorren gainean, ukitutxoak egiten dizkiote elkarri aurreko zein atzeko hankatxoekin, edo hazka aritzen dira hegaltxoen azpian, edo -aurreko bi zangoak luzaturik- buru gaina igurtzitzen dute, jiratu eta hegaz alde egiten dute, eta atzera itzultzen dira gero eskuadroi gogaikarri gehiagok lagundurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

5 heriotza (orobat heriotzaren eskuadroi eta heriotz eskuadroi g.er.) talde terrorista paramilitarra.

1986 eta 1988 bitartean, dozenaka aurkari hil zituzten Haitiko Armadako heriotza eskuadroietako buruzagi izan zen [Louis-Jodel Chamblaini ].  Berria - Mundua   2004-02-17

Sunitak hiltzeko heriotza eskuadroiak antolatzea leporatu zion Barne Ministerioari: «Milaka irakiar torturatu eta hil ditu erakunde horrek».  Berria - Mundua   2006-04-06

Luis Javier Correa Sinaltraineko lehendakariaren arabera, Coca-Colak ordaindutako talde paramilitarrek heriotza eskuadroiak, sindikatu horretako hainbat bazkide hil, torturatu eta bahitu dituzte, baita bazkideen senideak ere.  Berria - Mundua   2004-07-11

Horren arabera, Irakeko Barne Ministerioko heriotza eskuadroi bat irakiar sunitak hiltzen aritu da.  Berria - Mundua   2006-02-17

Iraken zurrumurru ugari daude okupazio indarrak eta Iraken dituzten bezeroak batera daudela eraso sektarioekin eta heriotzaren eskuadroiekin lotuta.  Berria - Harian   2006-02-26

Nikaraguan orain ez dago ezkutuko espetxerik edo heriotzaren eskuadroirik.  Berria - Mundua   2004-07-18

Gauero heriotzaren eskuadroiak ibiltzen dira kaleetan.  Berria - Mundua   2004-06-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus