Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskuadra 1 iz banako tekniko bat osatzen duen gerraontzi edo hegazkinen multzoa.

Armada katoliko honetan ontziak dira zortzi eskuadratan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

18 British Leyland kamioiak zebiltzalarik kooperatiba sozialistak erretzen zituzten eskuadrekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

Eskuadra ingeles baten ihesi zetorren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Hirugarren Eskuadra da Gaztelakoa, zeinetan baitira 14 galeoi eta ontzi handi, Diego Flores Valdeskoaren agindupean, 2.458 soldadu eta 1.719 marinel dituena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 161. orr.

Gipuzkoako Eskuadraren buru egiten zuen gizonak, Santiagoren abitua janzten zuenak, Inkisizioak zigortua zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 303. orr.

Mariskalak, zalditeria-eskuadra batzuen ondoan gelditurik, aginduak ematen jardun zuen luze.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 98. orr.

Bonbardaketa eskuadra batek defenditzeko aukera pixka bat ematen duen tiro ahalmena esan nahi du, baina behaketa ekipoak, zeru osoan bakar-bakarrik, inoiz ez ditu menderatuko hirurogeita hamabi metrailadore.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

2 buruzagi baten agindupeko pertsona taldea.

Hiru ordu laurdenen barruan bueltan zen, eskuadrako hogeitabost gizonekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 330. orr.

Bigarren eskuadra beste 30 bolondresek (arabarrak oraingoan) osatu zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Momentu batetik bestera agertuko dira berriro kooperatibak eta herriaren etxeak erretzen dituzten ekintza-eskuadrak, eta jendeari egurra eta errizino-olioa ematen hasiko dira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 331. orr.

Gero, hilaren hamabian, gure herrira heldu zenean, banderaz eskuadraz musikaz errezibitu zuen batailoiaren aldamenean zeukan aiduru Font i Andreu probintziako apezpikua kapaz kapeluz makuluz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 264. orr.

Martxan aurreneko, gastadore liliputarrek osatutako eskuadra eder bat ageri zen, lehen inperioko uniforme distiratsuz jantziak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

3 eskuaira.

Han barruan erori dena "ero garbia" da, esan ohi den bezala, eta badaki zer esaten duen: normaltasunetik dator, normaltasunak erotu zuen (lautasunak, laukitasunak, eskuadrarekin ebakitako bizi-uste batek; [...]).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.

Bere eskuineko eskuak eskuadrak marrazten zituen airean, ez arabeskorik eta ez meridianorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 156. orr.

4 futbolean, ateko makilak osatzen duten angelu zuzena.

Baloia eskuadratik sartu zen, Van der Sarren jauzia ezerezean utzita.  Berria - Kirola   2004-07-01

Iraolak motzean Yesteri, honek Del Hornori pasea eman eta Gallartakoaren zartakoa eskuadratik sartu zen.  Berria - Kirola   2004-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus