Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iruñera helduta eta karrikaren buruan ageri ziren kanpandorre bien tankera tamalgarria ikusirik, eskrupulu batek hartu ninduen, eta portikora jo nuen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Protagonista Chili Palmer dugu, gaztetan erdi mafioso ibili eta gero zine-zuzendari bihurtua, eskrupulu gutxi baina xarma handiko tipoa. Berria - Kultura 2004-08-04
Hogei lagun Ondarretako kartzelatik atera eta kamino bazter batean garbitzeko horrelako eskrupuluak nola izan zitzakeen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 62. orr.
Eskrupuluak galtzen gaitu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 85. orr.
Eskrupuluak baztertu behar zituela, Alemaniak ez zuela aurrera egingo garai bateko zintzotasun ustelduarekin? Errektore jaunari dagokionez, berriz, bertatik onetsi zituen Héracliusen eskrupuloak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 79. orr.
Erorketa-bidezko urkatze honek bazituen abantaila franko, borreroaren eskrupuluak aldentzeaz gain erorketak lepahezurra hautsi eta lipar batean akabatzen baitzituen gaizkileak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 98. orr.
Hain da handia, oro har, zientziaren igartze-ahalmenean dugun ustea, ezen azti eta ezkutu-ikusleek ez baitute eskrupulurik "zientifiko"tzat saltzeko beren igarpenak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.
Davidek ez baitzuen inolako eskrupulurik amorantea zakur makilatua baino okerrago tratatzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.
Nik esanen nuke eskerrak eman behar zizkiola pentsatu zuela baina eskrupuluren batek atzeratu zuela, halakorik egiteko eskubiderik ez zeukalakoan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.
Horrenbestez, aldatzen ez denari ez ezik, aldatu ezin denari deritzo eskrupulurik gabe eta egiaz Izatasuna. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.
Eraldakuntza genetikoa, egundaino, negozioaren eskutik sartu da, eskrupulurik gabe, pazientziarik gabe, isiltasun, sekretu- eta misterio-giro ilunean. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 83. orr.
Zurrutadatxo bat egiten zion edari bakoitzari, gupidarik gabe papurtzen zuen ogia, eta inguru guztia zikintzen zuen piparen errautsaz, inolako eskrupulorik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.
Ezin baita alderatu Irakeko ume pobreei izarak eta jana ematen diharduen neska eta ume horien sufrimendua eskrupulu barik areagotzen ari dena, etekin politiko edo ekonomikoa ateratzeko. Berria - Mundua 2004-04-11
Dute inolako lotsarik informazioa batere eskrupulurik gabe editorializatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-03-03
Badirudi Fiatek eskrupulurik gabeko pertsona bat aurkitu duela lan zikina egiteko. Berria - Ekonomia 2004-01-04
Piraten erasoa erabateko sorpresa izan zen: Kako-okerrek, eskrupulurik gabeko horrek, arauak errespetatu gabe jokatu zuen. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.
Ala utzi egiten da, ala egin egiten da politika: ez dago eskrupuluekin ibiltzerik. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 262. orr.
Hala abiatu nintzen egun batean Salamancarat, kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 387. orr.
Erretratu hauetan, batez ere heziketa moralerako eginak izanagatik ere eta bertan zehaztasuna eskrupuluaren muturreraino eramana zegoen arren, artearekiko kezka ez zegoen bazterturik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.
Herstura hark bulkatzen ninduen bekatu ez zena ere bekatutzat hartzerat, eta hala ibiltzen nintzen eskrupuluen ur nahasietan erdi itorik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.
Barkatzen badiote, fribolitatea eta disimulurik gabeko eskrupulurik eza ere, aurrerantzean politiko idealaren soslai estandarrari erantsi beharreko ezaugarriak izango direla ulertu beharko dugu. Berria - Mundua 2004-10-23
Eskrupulu handiak izan zituen bere soldaduei lagun kristauen odola isurtzen uzteko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.
Laster asko ikasi nuen hitz dontsuaren esanahia, eta handik aurrera eskrupulu handienaz hasi nintzen hartzen neurriak, batez ere praka-gurutzekoak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 316. orr.
Ez zen osasuntsua eskrupulu burgesen mende bizitzea. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Egutegi eta aroetatik pisu eta neurrietara eta dirura igarotzen garenean, gizarte-erabileren arlo honetan adimen arrazionalizatzailea aske mugitzen da, erlijiozko eskrupuluen zentsurapean egon gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 75. orr.
Doktrinak eta teoriak astindu ziren, benazko eskrupuluak agertu ziren, baita arrazoi sasikoak estaltzeko ideologiaz maskaraturiko beste batzuk ere, arrazoi praktikoaren agerpena ere ez zen falta izan. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.
Enpresa horien hipokrisia eta eskrupulu falta salatzeko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 45. orr.
Kontsumitzailearengan (adin txikikoaren baitan, bereziki) inolako eskrupulu edo erruduntasun-konplexurik ez sortzeko, sistemak begien bistatik apartatuko digu jan beharrekoa, hori jateari uko egiteak galera eskerga ekarriko lioke-eta. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.
Torturatzaile eskrupulurik gabea omen: atxilotuak zertan zebilen aitortzen bazuen, aitortu zuelako; aitortzen ez bazuen, berriz, aitor zezan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 342. orr.
Gure jendarte hartan ez zen falta ez faltsariorik ez kontzientzia gabeko gizonik, baina hura, denetan zinikoena eta eskrupulu gabeena zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.
Ordurako politika autoritario eskrupulurik gabeena abiatua eta munduaren bistan zegoen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.
Bushi eskrupulu gabezia barkatuko dioten ala ez, hori da ikusteko dagoena. Berria - Mundua 2004-10-23
Inozentzio IV.arekin (K.o. 1243-54), honek berea bezain eskrupulugabezia setatia zuen Stupor Mundi handiarekin topo egin zuelarik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.
Nolanahi ere, herr Öchlerrek apenas aipatzen zituen erregimenak zigortutako edo debekatutako idazleak, eta aipatzen zituenean, tentu eskrupuluzko batez argitzen zigun autorearen ideiak ez zirela bereak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 63. orr.
eskrupulurik gabe (5); eskrupulurik gabeko (6); eta eskrupulu (3)