Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskroto iz testikuluak estaltzen dituen azalak osatzen duen poltsa modukoa.
Eskrotoaren erdia, hori eta ubel, hazita du, baloi baten moduan puztuta; beste erdia odol idorrez eta zikinez itsatsitako masa bat da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 109. orr.
Bev Shaw-k zatar xukagarri batekin ukitzen du eskrotoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 110. orr.
Barrabilen poltsa -eskrotoa- emakumearen kanpoko ezpainak baino ez da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.
Barrabilak eta obarioak parekoak dira; enbrioiarengan jatorri bera dute eta leku berean osatzen dira, eta leku horretan egoten dira, harik eta jaiotzerako orduan barrabilak eskrotora jaisten diren arte. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.