Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazlearen kezka nagusia eskritura izan behar dela esaten du eta euskara batuak euskalki guztien musikaltasuna gorde dezala eskatzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 123. orr.
Baina gero eskritura lana, zaila da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.
Nik argi daukat eskrituran bat garela, gizonezkoak eta emakumezkoak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 160. orr.
Bi ziren oratoria eta eskritura onaren ezaugarriak: neurria eta distira, distira eta neurria. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.
Baina gero eskritura lana, zaila da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.
Haren lurren eskritura guztiak ozta-ozta dituk sartzen kutxa honetan. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 197. orr.
Gero, traje urdinez jantzita, kalera doa, bere bulegora; herentzia, eskriturak eta notaritzako beste dokumentu mami handikoak izenpetzera, ex profeso. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 48. orr.
Gutunontzian ezer jartzen ez bazuen ere, notarioarenean eskriturak eta gainerako patrifilioak egiten ibili ginen garaian esku artean izan bainituen haren agiriak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 84. orr.
Beti atzeratzen eta atzeratzen, gauza asko zituela egiteko, tartean amonaren etxeko eskriturei buruzko ez dakit zer notarioarenean. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 84. orr.
Alkimiako harri filosofalarekin aberasteko konfiantza askorik ez zuen izango, dirudienez, notario lanetan iruzurraz baliatu baitzen -besteren eskriturak bere faboretan jarriz- legez kanpo dirua eskuratzeko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.
Baserriko eskrituretan bere ber-berraitonaren izena ageri dela nabarmendu du, «gizaldietako» historia daukala Sestea Berrik. Berria - Euskal Herria 2004-03-23
Horrez gain, erosleari bermatu egin behar zaio etxeak eskrituretan ageri diren metro koadro kopurua duela: %5 metro gutxiago edukiz gero, erosleak eskubidea du prezio merkeagoa eskatzeko. Berria - Harian 2005-03-05
Honetara, hauxe dio Eskriturak: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.
Nola ulertzen duk hik Eskritura? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 193. orr.
Horregatik esan zen "Eskritura giza mintzairaren arabera adierazten dela". Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 129. orr.
Batzuek pentsatzen zuten -sèlem-ek, hebreeraz gauza baten itxura eta jasa esan nahi duelako, horrek aldean Jainkoaren gorpuztasuna zekarrela, Eskrituran esanikoaren arabera: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.
Juduen ikuspegitik, Kristau Eliza juduen fedea ukatzen zuen sekta bat zen, Eskrituraren kanonari baimenik gabe jarritako eranskinean oinarrituz desbideratu eta zorigaiztoko galilear fariseuaren irakaspenaren aurka bekatu egina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Eskrituraren exegesia, bai juduena eta bai kristauena ere, neurri handiz, testuak hitzez hitz hartu nahi izateak biziatu du. profetizatzen zuen Federiko Bizargorri enperadorearen itxurapean etorria zela Antikristoa, haren hondamendia burutua zela, eta aurki altxatuko zirela Zazpi Ordenak haren ondotik, Eskrituraren interpretazioaren arabera. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.
Doktore eskolastikoek, modernoagoak izanik, ez dute onura bakarrik hartzen Eskritura Sakratuaren zinezko adierazteaz eta doktore positiboez eta santuez, baizik direlarik jainko-ahalmenez argituak eta garbituak, gure Eliza ama santaren kontzilioez, kanonez eta konztituzioez ere baliatzen dira. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.
Kristautasunak, nahiz eta inoiz ez zuen gaitzetsi judu-Eskrituren agintea [...], bere konkista errazak, juduen ikuspegitik, bi printzipio judaiko nagusiei, Hamar Aginduetako lehenengoari eta bigarrenari, alegia: monoteismoari eta anikonismoari ("irudirik" ez) traizio eginez zertu zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Errebelazioa besteren lekukotasunean oinarritzen da, Eskriturak Jainkoaren hitza direla esaten diguten lekukoak aspaldi hilak dira. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.
Arratsaldean goiz, otordu isil baten ondoren, Gwilym Eskriturak irakurtzen ari zela, edo neskentzako himnoak idazten, edo bere kaperan lo, Annie ogia egiten ari zela, eta ni egurrezko txistu bat zizelatzen ukuiluaren gaineko mandioan, patioan sartu zen berriz autoa. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.
Eskriturak interpretatzeko libertatea. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.
-Bai, mugi daiteke -tematu zen aita jesuita-, sinesteak, Eskrituren arabera, mendiak mugi ditzakeenez gero. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 227. orr.
Froga gisa eskaintzen ditu Eskrituretan adierazitako profeziak konplitu izana, bai Kristori buruzkoak, bai Elizari buruzkoak, gurutziltzatuaren federa munduaren konbertsio ezohikoa eta hainbat martiriren testigantza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 22. orr.
Horrela esaten da Eskrituretan "Apostoluak Biltzarra Nagusitik pozik atera ziren, Jainkoak Jesukristogatik sofritzeko duin aurkitu zituelako". Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.
Sionistak beren burua gizarte-giro jentil batekin parekatzen ari ziren; eta beren Eskrituretan inspiratzen ari ziren neurrian, inspirazioa ez zetorkien ez Legetik, ez Profetengandik, baizik eta Irteera eta Josue liburuetako narrazioetatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.
Ebangelioetan eta eskritura sakratuetan oinarritu da, eta latinez eta arameoz filmatu du, Jim Caviezel aktore protagonistarekin. Berria - Kultura 2004-02-18
Ez datoz bat berek "esentziazkoak" deitzen dituzten atributu horiei buruz, hau da, berorien kopuruaz, zein bere Eskritura-testuari darraiola. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.
Bere "hebreera zaharkituaren" aldaeran judu-eskritura eta liturgiaren baliabide bihurtu zen Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.
Jeronimo, berriz, Eskritura Santuak ikertzen ari zen; berau dugu filosofo eta teologoak idatzitako gutunen hartzailerik ezagunena. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 21. orr.
Kristau doktrina (De doctrina christiana) Bibliari buruz ari da, Eskritura Santuen interpretazioa aztertzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.
dio eskriturak (3); eskritura gizakien (3); eskritura gizakien mintzairaren (3); eskritura sainduak (3); eskritura sainduen (4); eskritura sainduen irakurketa (3); eskritura sainduetan (3); eskritura santuak (6); eskritura santuan (3); eskritura santuek (4); eskritura santuen (6); eta eskritura (5)