Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskritore iz idazlea.
-Hi eskritore, ba al dakik non gauden? Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.
-Aber, eskritorea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.
Jaime Sobrino Garziandia, hain zuzen, orduko Euskal Herriko eskritorerik eskritoreena, Josebaren uste apalean. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 161. orr.
Ordu ezkero, ezinbestean, idazten jarraitu dut, eta, inork ez badaki ere, nire eskritore-ahalegin publiko zein pribatuen ondorioez josita daude Euskal Herriko egunkari guztietako "gertaeren" atalak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 186. orr.