Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idazleak bere burua aurkezten du aurrenik: Ahmès, eskribaua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.
Etxezain eta eskribau: Jatorrizkoak "camerarii et cancellarii". Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.
Honela ba, zoazte eskribauaren bila, apaizak nire aitortza entzun bitartean. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.
Kanpaniako Joan subdiakono eta eskribauak idatzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1158. orr.
Eskribauak bidaltzen zituen Ramsesek azaleraren galera haiek neurtzeko, hartara zerga ere proportzio berean gutxitu zedin. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
Ez zagok izen horretako inor Armadan -arduraz esan zuen Okendoren alboan zen batek, eskribaua, itxuraz, pergamu lar haztatu batzuetan begiratu ostean. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 248. orr.
Gela argitsu batera eraman zuten, nonahi ikusi zituen han eskribauak, idazmahai bernizatuen aurrean eseririk, idazlumekin zarata ateratzen eta burua alde batera okerturik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.
Zein premiazkoa zen, etxaldea ondo gobernatzeko, idazkaritzak, bulegoak eta are batzordeak ere eratzea, horrela lapurretak eragozten baitziren eta gauza guztien berri zehatza jakiten baitzen, eta eskribauek, administratzaileek eta kontulariek unibertsitateko ikasketak izan behar zituztela gutxienez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.
Ez dago bide txarreko dirurik onartzen duenik: bulegoburu guztiak ezin zintzoagoak eta zuzenagoak dira; idazkariak eta eskribauak soilik dira zitalak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.
Orain, noski, eroste-agiria egin beharko dugu eskribauarenean, tratua behar bezala burutze aldera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.
Eskribauen kastakoak baitziren haiek, edo apaizen kastakoak, bestela, eta beren esku baitzeukaten ezagutzaren eta kalkuluaren monopolioa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.
Mesopotamiako hiriburuan igaro zituen hamabi urteetan, babiloniar eskribauen eta aztien jakintza neurrigabea bereganatu, eta jakinduriaz eta ezagueraz gainezka itzuli zen Samosera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.
Orain ezin naiz berriro behetik hasi, bulego batean eskribau. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 509. orr.
Batzuetan, idazkariak eskribau hutsak ziren, eta Umbriako italieratik latinera itzultzen zuten, idazkera neurri batean behintzat zainduz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.
Zuek, Ánimas ontzira joango zarete zuek biok -neuri eta San Salvador ontziko eskribau Igeldokoari begiratuz esan zuen-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 252. orr.
Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.
Istorio ile-lazgarri baten inguruko esanak ondo jasotzea eta ordenatzea izan dut meritu guztia, inolako meriturik balu, behintzat, hain lankide goratsuen artean betetzea egokitu zaidan eskribau-lan apalak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 190. orr.
Eskribau-lanetan con amore aritzen ziren funtzionario bakan horietako bat zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 536. orr.
Basurtokoak eskribau zereginetan izan ninduen denboran pergamu haiek ikusteko aukera eduki nuen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 223. orr.
Ardura zion bakarra nire eskribau antzea zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 227. orr.
eskribau eta (4); eskribauen egia (3); eta eskribau (4); eta eskribauak (3)