Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskribatzaile iz idazlea.
Bukaera Fisiologoaren eskribatzaile anonimoaren esku utziko bagenu -segitzen zuen Leandrok jario eta jario-, hark neskaren bidetik harilkatuko likek, seguruenera, kontakizunaren errematea. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 185. orr.
Eskribatzaileak ez dio gizartearenganako zor zibikoari uko egin behar. Berria - Kultura 2004-09-18
Literaturan bide asko dagoela eta idazleak idatzi gabe uzten dituen gauzak, maiz, idatzitakoak baino hobeak direla eta eskribatzaileak, etsi-etsian, halakoen bila jardun behar duela. Berria - Kultura 2004-09-18