Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskriba iz hebrearren artean, legea interpretatzen zuen doktorea.

Orriaren alde bat erabiltzen zuten eskribek, eta kanaberatxo puntadun bat erabiltzen zuten idazteko: hegatsa.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Hantxe destolestu zuen, hain zuzen, eskriba batek Epikuroren tratatua kopiatua zueneko bilkaria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Ruche jaunak ez zuen aipatu Babiloniar taulatxo batean [...] eskriba batek zenbaki osoen hamabost bat hirukote idatzi zituela, haietariko biren karratuaren batura hirugarrenaren karratuaren berdina zutenak, inondik ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Adibide bat aipatuko dugu, oso ezaguna: faraoien garaiko Egiptoko artea, irudi jakin bat eskema tipikoak ahalik eta modu literalenean irudikatzen duten irudi partzialen konbinazio multzoa baino ez dena (eskriba eseria, eskriba kokoriko jarria, jainkoak, faraoiaren irudia, eta abar); irudi horiek guztiak, gainera, beren aldetik, konbentzioz daude lotuta zein beren erreferente errealarekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Jesus tenpluan dago, eta eskriba eta farisauek andre bat dakarkiote adulterioan erori dena.  Herria   2005-02-17

Jesusen drama beti hura baitzen, Lege Zaharreko doktore eta eskriba eta lebitarrekin kontrajarrian bizi beharra, legeko hitzen gainetik espiritua aldarrikatzen zuelako Jesusek.  Herria   2005-02-17

Hogeita hamar eskribak transkribatuko ditek hamabi aldiz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Eskribek eskuizkribuok kontu handiz aztertu eta berriz kopiatu ondoren, beren jabeei itzuliko zaizkie.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Eskribek isilpeko zina egiten dute gauzak kendu, tartekatu, aldatzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus