Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskrementu iz iraizkina; gorotza.
kanal hura, batzuetan, lohitu egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza, eta, haien garbitzeko, errotako urtegiko ura husten zen noizik behin, uraren lasterrak haiek guztiak jauregitik urrun zitzan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Kanaleko urak, halatan, eskrementu haiek guztiak errekaraino arrasta eta eraman zitzan, jauregitik urrun. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 124. orr.
Eskuz jaso eta eskuan eramanen zuela dukeak bere eskrementuen fruitua, zeren, soberakinak ere, zilarrezkoak edo urrezkoak direnean, ez baitira izan ohi soberako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.