Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskotila (orobat eskotilla g.er.) iz itsasontzi bateko kubertako irekidura.

-Ireki ezak eskotila hori!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.

Marinelek sotoko eskotilak irekitzen ziharduten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Eskotilak zabaldu zituzten, zubi aurreko kanoia noratu ziguten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Ez duk sutunpa handirik behar, itsaspekoa ahula duk azalean, eta hura zegoen moduan, izardunak zubian, eskotilak zabal, lotua baino lotuago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Eskotilako kristala apurtzen saiatu da ukalondoarekin.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

Artilleroek kanoia finkatu eta eskotilan behera egin zuten, serbiola gelditu zen bakarrik zubian, prismatikoak begietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

2 irud/hed

Batzuetan irakurgaia eramaten dut labanderiara, baina beste batzuetan eskotilatik begira geratzen naiz, Julio Verneren istorio bateko protagonista banintz bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus