Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskote 1 iz jantzi baten lepoladeko irekidura, bularraren edo sorbaldaren zati bat agerian uzten duena.

Nahi duzuna, baina badakizu, edo bernak erakutsi edo eskotea erakutsi.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 156. orr.

Eskotea ixten zioten botoiak askatzen hasi zen eta soinekoa kentzen, geldi-geldi.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Orduan, bezeroak beste zerbaitez axola zitezen, neure borondatez utzi nuen eskotea lehertzen, eta nirea izan zen orduan iniziatiba.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.

Galdera hori egitearekin batera, eskoteko azken botoiak askatu eta bularretakoa kendu zuen, sekulako errapeak utziz agerian.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 64. orr.

Bezeroak ikusten nituen, nire eskoteko loreak jan nahian edo, hortzak nire lepoan sastatuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Gona jaso zidan eta blusaren eskotean kateatu, makurtu eta nire ipurdia laztantzen hasi zen adore eutsiezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Adrianok gonapetik gora eta eskotetik behera sartu zion eskua emazte hartu berriari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 101. orr.

Eskote baten ertzetik behera amiltzen zaigu begirada edo gona baten barrenetik gora irristatzen zaigu grina.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

2 (izenondoekin)

Hiruki formako eskote beltzean agertzen zen jasmin zuriak, berriz, kontraste ederra sortzen zuen haren bular beltz irmoekin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 110. orr.

Ikusi nahi zituen neska aurpegi-politak, beren eskote zuri eta bizkar erreekin, delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Oso eskote oparoa zuen, eta are oparoagoak iruditu zitzaizkidan haren atsegingarriak -lorategiak eta baratze sekretuak-, nire begiek, beren abantailazko posiziotik, sumatzen zituztenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Eskote limurtzaileak, ageriko bizkarraldeak, ezer gutxi ezkutatzen duten oihal arinak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Gona motzak eta eskote luzeak, jantzi estuetan nabarmenduriko biribiltasun erakargarriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Ohiko albornoza edo txabusina gabe, jantzi luze loreduna zeraman soinean, eskote zabalekoa, besoak has uzten, kulero argiak iradokitzen eta zorrorik gabeko titi-puntak nabarmentzen zizkiona.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Ez dut erretzen, eskerrik asko, erantzun zuen, eta begiak apaldu zituen, beraietan jaso zuelarik eskote pikoa zuen blusaren irudia, zer koloretakoa zen ez zuen esaten jakingo, hain zegoen asaldaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 129. orr.

Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Luxuzko bainujantzi bat, oso eskote handikoa, zegoen paketearen barruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

Egia da laneko jantzia, klinika estetikoetan ohi diren moduko mantal zuri serioa, arras ongi zegokidala, gorputzean estu-estu sartua eta bizkarra eta papoa ageri xamarrean uzten zituen eskote sakon batez hornitua.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Blusaren eskote tolesdunak osatutako bolizko V-tik lepoa sortzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.

3 (hitz elkartuetan)

"Iñ zirri, zirri iñ" esaten zidaten mutilek tarteka, soinekoen azpildurak edo eskote ertzak bilatzeko keinu gisakoak eginez, eta neskatxek irrifar konplize batekin ezezka bezala erakusten zuten baiezko libido gordea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus