Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskotatu izond eskotea duena.
Lisa zoragarri zegoen, gerruntze eskotatua zuen, eta eskumuturrak palkoaren belus gorriaren gainean paratzen zituen, eskularru zuri txikiegiek pixka bat estutzen bazizkioten ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.
Ehizaldiko otordu bat irudikatzen zuen, beltzez jantzitako gizonak eta andre eskotatuak basoko soilgune batean ageri ziren, haiek bezain handia zen pastel gorri bat jaten, belar horiaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 341. orr.
Soinean, ume mantal handi eskotatu bat zeukan, eta haren ertz xerrenda estu brodatutik haurraren beso maitagarriak ateratzen ziren, biluzik eta arrosak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.