Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urrundu egin da pixka bat, eskortzo egokiaren bila. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 54. orr.
Lerroen norabideei erreparatzera mugatzen zen, zimenduetatik hasi eta gailurretaraino; eta elkar-ebakigunera zihoazen lerro zuzenen konbergentziari; eta gangak giltzarrietara bihurtzen ziren moduari; eta sabaiko habeen abaniko gisako eskortzoari, sala luzeetako urruneko bazterrean bat egiten zutela baitzirudien. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 90. orr.
Hantxe zegoen frau Gerda, balkoitik sartzen zen argiak eskortzoan ematen ziola. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 115. orr.
Eskortzoan eta behetik gorako perspektiban zegoen gaztea, atzean zeru zabal ia bukaerarik gabea zuela. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 43. orr.
Andreasek eskortzoan zeukan burua, eta bere hatz-mamiak baliatzen zituen, leun-leun eta ia batere presiorik egin gabe, Noraren masailak ferekatzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.
Gerria ezin ikus, eskortzo ikuspegiarengatik, noski. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.