Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskorpioiak ez du suz inguratuta dagoelako hil behar duen kontzientziarik, eta inola ere ez du berariaz eztena bizkarrean sartzen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 134. orr.
Begiratu eta hustu egin behar dira, inurriak, labezomorroak, eskorpioiak ateratzek. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 85. orr.
Eskorpioiak bere buruaz beste egiten duela esan zuen -egia ez den leienda hori asko zabaldu zen- eta gure garaietaraino iritsi da uste hori Eskorpioiek bezalako isatsak zituzten, eztenez hornituak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 133. orr.
Horiek emandako oinazea eskorpioien ziztadarena bezalakoa da. Elizen arteko biblia Ap 9,5
Emakume gaiztoa idiei gaizki lotutako uztarria bezala da, halakoarekin ezkontzea eskorpioiari heltzea bezala. Elizen arteko biblia Si 26,7
Mantikora: piztia mitikoa, lehoiaren gorputz eta gizakiaren aurpegia duena, eta batzuetan arantzurdearen zurdak edo eskorpioiaren isatsa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.
Goizean jagi eta jantzi orduko, oina sartzerakoan, oinetakoaren barruan eskorpioi beltz bat topatu dut. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.
Iparramerikar ez zena konforma zitekeen arren iparramerikarren zartailuak errusiarren eskorpioiak baino hobe zirela pentsatuz [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.
Makinek gizon asko behar izaten dituztela indar handiagoa egin behar izaten delako beren efektua lortzeko, adibidez balezten eta dolareen kasuan; tresnetan, aldiz, langile bakar batekin, zentzuz erabiltzen bada, lortzen da lortu beharrekoa, adibidez eskorpioien edo anisozikloen biraketen kasuan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.
Balezta, katapulta eta eskorpioiak behar bezala teinkatzeko gai izateko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.
Horregatik Marko Aureliorekin, Publio Minidiorekin eta Kn. Korneliorekin saiatu naiz baleztak, eskorpioiak eta bestelako gerra-makinak eraikitzen eta konpontzen. ezker-eskuin geratzen diren dorreetatik etsaiari aurre egingo zaio eskorpioi-makina eta bestelako jaurtikiekin erasoz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.
eskorpioiak eta (3); eta eskorpioiak (3)