Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denbora pasatu eta hala topatuko duzue ikatz harriz egindako eliza hondatu hori, ikatz meatzeak, bagoneta trabes eskoratua trenbide abandonatuan, burdinazko armazoiak, moila zaharra. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 229. orr.
Hango nasa buruan zegoen ontzia, Goiok berea esaten zion enbarkazioa, bazterrean estekatuta aspalditik, hondoak behea jotzen ziola, mareabeherarekin eskoratuta, eta abandonatua. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 242. orr.
Hor izango dira oraindik hiria izan zitekeenaren hezurdura idortuak, moila zurkaiztua, burdinazko eta harrizko eraikin hondatuak, bagoneta eskoratuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 228. orr.
Kalatxorien tamainako hegazti zuriak helduko dira, ontzi geratu eta eskoratuaren gainean hegan jirabiraka. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.
Ageriki ikusi baitugu askotan tradizio filosofikoa arrazialtzen duela, xehekiago jorratu beharrean gelditzen da, teoriko hutsa dirudien hainbat beste kapitulutan ere (bitalismoa, historizismoa), Ortega-ren pentsamendua arrazialismoak eskoratua nola dagoen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 234. orr.