Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskopetero 1 iz eskopeta daraman pertsona.
Ehiztaria ala eskopeteroa da zure laguna? -galdetu zion berriro aurreko hitzei kasurik egin gabe. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 138. orr.
2 Irungo edo Hondarribiako alardeetan eskopetarekin doan pertsona.
Emakumeen berdintasun eskubidearen arabera, eskopetero gisa desfilatzeko eskubidea dute Hondarribiko alardean. Berria - Harian 2005-09-09
Ramon Murua eskopeteroaren iritziz, Jaizkibel «aurrera» doa. Berria - Harian 2005-09-09
Anjel Alkain eskopeteroa ere antzera mintzatu zen. Berria - Harian 2005-09-09