Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Browne jauna zetorren atean aurrera, izeba Julia galaiki eskoltatzen, eta izeba Julia, Browne jaunaren besoan bermaturik, irribarrez eta buru-makur. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.
San Migel santutegiko erretaula Iruñean dago atzoz geroztik, Baluarteko sotoetan, Aralarko elizatik eta hiriburura arteko bidea foruzainek eskoltatuta egin eta gero. Berria - Kultura 2006-01-12
Bidaiako azken zatia Espainiako Poliziak eskoltatuta egin zuen zaleek. Berria - Kirola 2004-01-14
Erregea, zaindariek eskoltaturik eta Merry ondoan zuela, Gotorlekuko atetik behera joan zen zaldizkoak batzen ziren lautadaraino. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.
Denak elkarrekin, soldaduek eskoltaturik, heldu ziren Vianara. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.
Gelartean Guido eta Aldorekin topo egin genuen; hantxe zihoazen, beste begirale batek eskoltaturik, galdararen sapa haustsuan guk utzitako lekua hartzera; buruaren keinu batez agurtu ninduten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.
Gaza eta Zisjordania lotzeko aukeraz hitz egiten ari gara eta litekeena da laster eskoltatutako karabanak martxan jartzea. Berria - Harian 2005-08-16
Txalo-zizpakada desberdin batek eskoltatu zuen orduan izeba Julia pianoraino. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 286. orr.
Pleonasmo [...]: Pentsamenduaren kaporal bat eskoltatzen duen hitzezko armada. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.