Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esan Fortinbrasek duela, beraren baimenarekin, sarbide eta eskolta eskatzen, agindu bezala zeharkatzeko bere osteekin beraren erresuma. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 166. orr.
Gobernuak eskolta eskaini die greba utzi, eta oinarrizko produktuak hiriburura eramateko prest dauden garraiolariei. Berria - Mundua 2006-04-18
Zarautzaino ezin zigula eskoltarik jarri, baina handik Loiolara eskoltarekin joango ginela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.
Han, auzitegiko beste eskolta batek inguraturik, berehala epailearen bulegoraino. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.
"Kasaka gorriak!" egiten zuten oihu eskoltako soldaduek. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 96. orr.
Ezin kalkula zitekeen jazarleen kopurua, baina ziur esan zitekeen erregeen eskoltako gizonak baino gehiago zirela. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 49. orr.
Erregearen Eskoltako Zaldizkoak tumuluaren inguruan zamalkatu ziren orduan, zaldi zurien gainean. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 316. orr.
Tiroketa batean hil zuten eskoltaren kasua irekitzeko eskatu dute. Berria - Euskal Herria 2004-09-18
Biktima batzuk ezagutzen ditut, familiakoen erailketa bizi izan dutenak, baita azken urte luzeetan eskoltarekin bizi beharra izan dutenak, edo eta, ETAren mehatxupean iraultza zerga ordaindu dutenak. Berria - Euskal Herria 2006-02-17
Zaintzaleen eskolta lehenik presondegi ateraino. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.
Hala sartu ginen Ibarbiaren automobilean, eta, gudari gutxi batzuk eskoltatzat gure atzetik hartuta, Beizamatik barrena igo ginen gudu-lerroraino. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.
Turistaz beteriko hegazkin batean iritsi zen, eskoltarik gabe, tartean polizia sekretaren batzuk bazetozela uste duen arren. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 70. orr.
Intxortako ekialdean bakarturik, Ubera ibarreko ardatzean zegoenez, erakargarria gertatzen zitzaien etxea, antza, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbaketarien eskolta gisa pasatu ohi ziren Heinkel 51 ehiztariei. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Eskoltako beste militar batzuk hauei laguntzera hurbildu zirelarik gertatu zen bigarren leherketa eta honek zuen eragin 5 soldadu israeldarren hiltzea eta dozena bat palestinarren zauritzea. Berria - Mundua 2004-05-13
Erregeak saldukeriaz akusatu zituen bost parlamentari -garrantzitsuenetakoak, parlamentuaren eskubideak sutsuen defenditzen zituztenak-, eta eskoltako bizkartzain batzuekin parlamentu barrura sartu zen, bost diputatu horiek atxilotzeko asmoz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.
Behar den zoinu guziarekin, estekaturik ereman dute, amerikano eskorta batekin gainera. Herria 2004-07-08
· Haien lana, niri eskolta ematea Frantziako erregeren lurren mugaraino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 264. orr.
Eskolta ematen dio diligentziari. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.
Asisko agintariek eskolta jartzen diote Frantziskori, inongo hirik hura bahitzeko tentaziorik izan ez zezan, denek nahi baitzituzten Frantziskoren erlikiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.
Lurjabe txikiei mintzaldi bat ematera zetorren federazioko arrain lodi bati eskolta egiteko aitzakiarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 242. orr.
Bizitzaren lehengaia, hazten den guztiaren eskolta iraunkorra eta haragi ororen azken patua den gas hori [anhidrido karbonikoa] ez da airearen osagairik nagusienetako bat, baizik eta hondar irrigarri bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 300. orr.
Berak ere ez dakiela zergatik etorri zen Francisco Franco autoz, hainbat izurde harrapatua zen Azor yatean edo hari eskolta ematen zion Hernán Cortés destroierrean etorri ordez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.
Denboraz joanak ginen obispoarekin Karmen, Ibarbia eta ni neu, eskolta txiki batekin, eta bentan itxaron genuen, ordua iristen zen arte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.
Han aurkitzen nuen beste eskolta bat, jendarmeen eskolta berezia. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 73. orr.
Dohaineko eskolta eta guzti eduki zezakeen, nahi izanez gero. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 167. orr.
Kolpez gelditu zen gure atzetik eskolta lanetan zetorren kamioia, eta berehala jaitsi ziren gudariak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.
· Lehenxeago zabaldu denez, Nicole Kidman eta Michael Schumacher ere haien artean dira, propio kontrataturiko launa eskolta-gizon armaturekin. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Gero gorpua auto batean sartu, eskolta soldadu bat ipini (mozkorti batekin egingo zen legez) eta San Pedro eta San Pabloko ospitale militarreko oblitoriora eraman zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 288. orr.
Izen handiko fitxaketa garesti bi egin zituzten sasoi hasieran Euroligako Lauko Finala jokatzeko, Marcus Brown eskolta eta Daniel Santiago pibota. Berria - Kirola 2006-03-18
1,90 metroko garaierarekin joko banatzaile eta eskolta bezala jokatzeko erraztasuna du. Berria - Kirola 2004-10-06
Hornetsena izan zen partidaren lehen laurdena, 37-16 ziren aurretik berau bukatzean, baina Lebron James eskoltak Cavaliers garaipenera eraman zuen. Berria - Kirola 2004-02-25
Ikusmin handia sortu du Serbiako eskoltak, baina ikusteko dago Valentzian bere neurria emango duen; beste izar askok kale egin dute. Berria - Kirola 2004-10-06
Kanpoan jokatzen dutenek hegaleko, eskolta eta joko banatzaile lana egin dezakete, eta aurkariari hamaika arazo sortu, defentsan adi egoten ez bada. Berria - Kirola 2004-12-01
Azken minutuetan Jordi Grimauk eta Oscar Garciak jokatu zituzten minutuek baino ez zuten giroa sortu, eskolta gaztearen hiruko bat saskiratuz. Berria - Kirola 2006-01-13
Real Madrilek eskolta bikote fina du. Berria - Kirola 2006-03-26
ene eskoltarekin (3); eskolta ematen (4); eskolta eta (5); eskolta gisa (3); eskolta izan (3); eskolta izan zen (3); eta eskolta (5)