Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kroniketan, memorietan, gutun-trukaketetan eta eskolioetan aurkitzen da haien obra. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.
Hortik dator, argi eta garbi, lehenbizikorik, bakarra dela Jainkoa, erran nahi baita [...] substantzia bakar bat baizik ez dela Izadian eta hura absolutuki mugagabea dela, 10. Proposizioaren Eskolioan jadanik adierazi dugun bezala. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 59. orr.
17. Proposizioaren Eskolioan adierazia dut nola ezagutzarik ezean datzan errakuntza. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 191. orr.
Proposizio hau Zati honetako 15. Proposizioaren bide beretik demonstratzen da, Zati honetako 18. Proposizioko Eskolioarekin batera ikusi behar dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 323. orr.
Ondorioz, (Eskolio honetan jadanik erakutsi den bezala) substantziaren izaerari dagokionez geroz existitzea haren definizioak eduki behar du baitezpadako existentzia eta, beraz, substantziaren definizio soiletik atera behar da haren existentzia. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 47. orr.
Proposizio hori aitzineko Proposiziotik argi eta garbi datorkigu, baina nabarmenago oraino aitzineko Eskoliotik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 135. orr.
Kontraesan nabarmen horretatik sortzen da Kritiasen izaera zuzena azpimarratzen duen eskolio platoniko ospetsu bezain harrigarria: [...]. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.
Ezta modu geometrikoan egina duen osaera bereziarengatik ere, perpaus, axioma eta eskoliozko hoztasun zurrun horrengatik, zeina den mutur susmaezinetaraino tenkaturiko pentsamenduaren errainu eta diziplina intelektual zorrotzaren fruitu. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.