Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskolatzea: 15 eta 24 urte bitarteko gazte gehienak (%59,1) ikasten ari dira. Berria - Harian 2006-04-08
Umeen eskolatze eskasa Hirugarren Munduan eta horrekin batera etorri ohi den haurren esklabutza. Berria - Kultura 2006-02-17
Haurren eskolatzea, esaterako. Berria - Ekonomia 2004-08-03
Eskolatze berezirik izan ez balute -askorentzat haurtzaindegian edo etxean hasi zen eskolatze berezia-, larriki bakarturik eta ezgai jarraituko zuten gazte autista haiek, adimen eta jatorri onekoak izan arren haietako asko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.
Jaurlaritzaren arabera, azken urteotan lau arlotan eman dituzte ijitoek aurrerapauso aipagarrienak: ijito elkarteen hazkunde nabaria, ijitoen kultura ezagutzera emateko hainbat erakundek hartu duten erabakia, Ijitoen eskolatze gero eta handiagoa, eta hazten ari den teknologia berri eta komunikabideetarako sarrera. Berria - Euskal Herria 2004-02-24
Ikasle etorkinek hezkuntzan dituzten hiru premia nagusiak aipatu zituen Olasagastik: «Hizkuntz premiak, sarritan ez baitakite ez euskararik ez gaztelaniarik; curriculum premiak, aurreko eskolatzearen edo eskolatze ezaren ondorioz; eta tutoretza premiak, bai ikastetxean bai gizartean integratzeko». Berria - Euskal Herria 2004-11-04
Alabaina, laguntza publikorik ezean, eskolatzearen gastuak Seaskaren gain dira, eta, horretarako, 53.000 euro lortu nahi ditu Irratseiren bitartez. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Eskolatze denboraldia edo zorionaren bideak. Herria 2002-11-14
Hedabide honek urte amaieran ezagutarazi zuen bezala, Eskolatze Batzordea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ari da lanean. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Bizkaiko Herri Auzitegiak aitortu zuen adingabeek eskolara huts egiten zutela, baina ukatu zuen eskolatze prozesua abandonatu zutela. Berria - Euskal Herria 2006-01-22
Desberdintasun handiko herrialde guztietan, kasu, guraso aberats eta kualifikazioko seme-alabek beti dute eskolatze maila garaiagoa eta hobea izateko aukera handiagoa. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.
Are beharrezkoagoa da eskolara datorkigun ikasleak (eta familiak) bertako kultura eta eskolatze ohiturak ezagutzen ez baditu. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
Iranen eta mendian egin nuen aldiaren eskolatze-agiria ez zidaten onartu; eskola bera topatu nuen, gela bera, aulki bera. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.
Eskolatze-liburua entregatu zuten berak, eta ni argazkiak ateratzera joan nintzen fotomatonera. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 38. orr.
Eskolatze gastuak entraalekoak dira, ahal guttiko familientzat eskolatzea urririk delarik. Herria 2003-09-11
Alde batetik, ijitoek ez dute eslovakiera menperatzen, eskolatze faltagatik, eta, bestetik, erakunde sozialak ijito ez direnen neurrira eginda daude eta ijitoak galduta sentitzen dira. Berria - Mundua 2004-04-28
Horretaz gainera, planaren helburua da sasoiko langileekin lotutako adingabeen eskolatze maila handitzea, besteak beste, garraioari eta eskolako jatetxeei laguntzak emanez. Berria - Ekonomia 2004-10-05
Gaur egun EAEn dugun unibertsitate mailako eskolatze tasa oso handia da, eta nekez joango da askoz ere gorago. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 162. orr.
Diote erabakiak hankaz gora jartzen duela 16 urte arteko derrigorrezko eskolatzea. Berria - Ekonomia 2006-02-04
derrigorrezko eskolatzea (3); eskolatze tasa (10); etorkinen eskolatzea (4); haurren eskolatzea (5)