Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herria estudiatu behar da -Costa-k egin duen bezala, esaten du-, eta bere eskolan eskolatu, landu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.
Pasai-Antxon eskolatu nintzen mojen ikastetxe nazkagarri batean. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 71. orr.
Hura, Frantziskoren izena entzun zueneko, santuaren irakatsiek eskolatua balego bezala, bat-batean isildu eta ikaslearen eskuetara joan zen, babes segurura bezala. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 817. orr.
Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da. zer egin behar ote nuen nik, den-dena gazteleraz ikasitako honek, txiki-txikitandik euskaraz eskolatutako umeen aurrean? Elizen arteko biblia Lk 6,40
Seme-alabak D ereduan eskolatuko ditut. Berria - Euskal Herria 2004-03-06
Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen ikasle izanik, gure arbasoen legean arretaz eskolatua. Elizen arteko biblia Eg 22,3
Nihaur ezen Nafarroak nau sortua, Gaztela Berriak Alcalan eskolatua, Frantziak gizon heldu egina, Gaztela Zaharrak Salamancan goraipatua, Portugalek apaindua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.
Arabiarra, pobrea, baina eskolatua. Berria - Harian 2006-04-13
Soziolinguistikak ere izugarri eskolatu gaitu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.
Eskularikoek dituzte eskolatu garaztarrak. Herria 2004-12-23
Gaztedanik Alcalako Akademia arrakastatsuan hainbat ongi eskolatu nintzen gai liberaletan eta filosofia naturalean eta moralean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 33. orr.
Rene ere ez dugu ahantziko segidarendako, hunek, joko eta borondate gehiagorekin aise eskolatu baitu donazahartarra, 9-0 hasirik. Herria 2005-12-15
Artzain onaren artaldera zentzatua eta ondo eskolatua itzulirik, aurrerantzean santutasun handiz bizi izan zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Gainera, jende ikasia zen, eskolatua. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.
Ordurako, Tomas gizon eskolatua zen eta apaiza seguruenik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.
Gizon eskolatua zen hau eta Siguenzan graduak hartua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Greziatik erromatar aberatsek inportatzen zituzten esklabo eskolatuen antzeko baikinen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 281. orr.
Noizbait, bretainiar frantses eskolatu bat joan zitzaion baserrira bisitaz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.
Ivan Ogareff militar eskolatua zen, baina buruzagi tatariarrak bezain ikaragarria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 199. orr.
Urte berean, anai Zesareok, Würzburgera heldurik, Hartmuth izeneko gazte trebe eta eskolatu bat hartu zuen Ordenan. anai Simon Magdeburgera bidali zuen lehen irakasle bezala, eta harekin batera beste hainbat gizon zintzo, prestu eta eskolatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1127. orr.
Luzaro gabe zenbait gizon eskolatu eta noble elkartu zitzaizkion haren biziera hartzeko gogotsu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.
Kultur egarria ulertu ezin zuen ingurune horretan, Baserriren mingain eskolatuak bazuen meriturik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Laboraria tresnatua da orain, eskolatua, argitua. Herria 2003-09-18
Ez zara euskaraz eskolatua. Berria - Kultura 2006-01-14
Eskolatua nauk, ondo hezia, buru-jantzia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.
Ez dituzte alabainan aski ontsa eskolatu peko zituzten polizia gizonak, behar zela bakarrik nahasle multxoari buru egin eta ez manifestatzile baketsueri. Herria 2001-08-09