Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolastiko 1 izond eskolastikarena, eskolastikari dagokiona; eskolastikaren aldekoa.

Zeren hitzak zehatza behar bailuke eta numeroaren zerbitzuan: ordea, hitza hitzaren zerbitzuan jartzen dugunean, nola jartzen baitute poetek, beren imajinazinoarekin, eta filosofo eskolastikoek, beren arrazoinarekin, kito!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 110. orr.

Egileak aipatzen duen "Lehen Kausa" izendapen hau, filosofo arabiar eta eskolastikoek oso erabilia, Aristotelesen sistemarekin erabat loturik dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Ondotik, Alcalako unibertsitate sortu berrian sartu zen gai liberalak, filosofia naturala eta morala, bai eta teologia eskolastikoa ikastekotan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Ez gara ohartzen gure diskurtso eskolastiko lojikaz apaindu eta itxuraz nobletu honek baino gizenki zuri gutxiago eta gihar gorri gehiago erakusten duela letratu gabeko edozein hiztun inozentek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 160. orr.

Idazketa lehor, eskolastiko soil honekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Nahiago diat basoko txakur bat, izenik gabekoa, txakur eskolastiko bat baino...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 110. orr.

Eckhartiar liburutxoa zenbait pasartetan eta batez ere sarrerako pasarteetan oso espekulatiboa da eta guztiz zaila ulertzen, zeren pentsamendu mistiko-eskolastiko zeharo garaietatik barrena baitabil.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 7. orr.

2 (izen gisa) eskolastikaren jarraitzailea den pertsona.

Primitibismoan eta eboluzionismoan ez bezala, lege naturalaren aldekoak aro guztietan aurki ditzakegu, Erdi Aroan ere bai: eskolastikoen eta juristen artean pil-pilean zegoen auzi hau.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 300. orr.

Pierre Gassendiri berari aditu nizkioan, halaber, neure bizitzan peripatetikoen eta eskolastikoen kontra aditu nituen lehen hitzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 115. orr.

Doktrina positiboa eta eskolastikoena goratu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus