Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaun Marcelen erranetan, eskolastika omen da zientzien zientzia, munduan dagoen zientzia dibino bakarra. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 110. orr.
Mundu honek matematika gehiago behar du, eta eskolastika gutiago, aitzina eginen badu. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 113. orr.
Platonismoa Platonengan linburtzen den greziar mintzaira da, anitz mendetako bere metaforak garatuz; eskolastika Erdi Aroko latin hilaren filosofia da, hizkuntza arruntekiko borrokan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.
Eskolastikak, teoria hutsak, abstrazioak, munduaz beste egin gaitu, modu eta leku guzietan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.
Garaiko Eskolastikak amesten zuen sintesia birplanteatzekotan, hobeto aztertu beharko ziren aldez aurretik, bai errebelazioaren bidez lortutako jakinduriaren ezinbesteko beharra, baina baita arrazoi autonomoak lor zezakeen argitze filosofikoaren eskubide eta mugak ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Eskolastikaren nominalismoari muzin eginez, materialismo naturalistaren zein eraikuntza kognitiboaren alde agertu zen hastapenetik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 315. orr.
Aristotelesen filosofia oinarri harturik, Eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Berria - Kultura 2004-01-09
Erasmo "eskolastikaren xehetasun lehor eta antzuen" bidetik apartatu zen; Axularrek ez du urrats bakar bat ere emango eskolastikaren ortodoxiatik kanpo. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.
Eskolastikan hezitako aztertzailearen aiurria uzten du agerian Gojenolaren saioak. «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.
Kal-m eskolastika musulmana dela esan liteke, eta mutakallim-n-ak eskola horretako filosofoak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.
Eskolastika Behereko eskola eta joeren arteko borrokan erlijio-sentimendua eta erlijio-esperientzia sentsibilitate- eta bizipen-ahalmena hainbat gehiago galtzen ari ziren, zenbat eta haiek gero eta gehiago pasatu, Eskolastika berantiarreko Filosofian eta Teologian, determinatze eta zarpailtze kontzeptual eta gnoseologikoaren (teoriko-ezagutzazko) objektu izatera. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.