Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolaratu, eskolara(tu), eskolaratzen 1 da/du ad eskola joan; eskolara eraman. ik eskolatu.

Ni sei urtetan, jadanik ezkor aire batekin eskolaratu nintzen: tatxa bat neukan mihi puntan, ez nuelako ikasgelan erabiltzen zen hizkuntza ezagutzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.

Poztu egin ziren gainerako ikaskideak Urte Berri-eguna igaro eta handik gutxira eskolaratu zirenean, Gryffindorreko dorrea jendez eta zarataz bete baitzen berriro ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 191. orr.

Egun batean, ordea, hilekoaren eraginagatik-edo, tripako min handiarekin eskolaratu zen Arantxa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.

Egitasmoak elikagaiak eskuratzeko laguntza ematen dio seme-alabak dituen emakume orori, haurrak eskolaratu eta txertoak jartzearen truke.  Berria - Mundua   2004-01-02

Aurten 24.226 haur eskolaratuko dituzte ama-eskolan eta lehen mailan Zuberoa, Nafarroa Beherean eta Lapurdin.  Berria - Harian   2005-09-01

Iaz zortzi eskolaratu zituzten Seaskan, aldiz, aurten 11.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus