Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrelakoxeak dira niri Legazpiko eskolalditik geratu zaizkidanak. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.
Ez zen eskolaldi luzea izan, zortzi-bederatzi urte nituela Legazpi utzi eta Iruna joan baikinen bizitzera, aita RENFEko langile izaki. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.
Beharko osatu, bestela eskolaldi osoa barrez egingo zuten-eta nire ikasleek. Berria - Kultura 2004-11-27
Azterketarako, definizioa buruz ikasiko dute batzuek, edo txuletaren bidez aprobatuko besteek, baina elipsia zertarako erabil daitekeen arrastorik gabe amaituko dute eskolaldia. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.
Adituen arabera, eskolaldia urtebete luzatuta, emakumeek %10 aukera gehiago izango lituzkete etorkizunean, «hobeto ikasiko luketelako irakurtzen eta idazten». Berria - Gaiak 2004-05-22
Eskolaldi hastapenean ikasten duela haurrak bere buruaren ezagutzen, erakaslearen laguntzarekin. Herria 2002-11-14
Beharrezkoa da ikasle batek etorkizunerako oinarrizkoak izango dituen edukiak eta gaitasunak lortzea bere derrigorrezko eskolaldian. Berria - Euskal Herria 2006-02-24
Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma oinarrizko txostenari 13 ekarpen egin dizkio. Berria - Euskal Herria 2006-01-26
derrigorrezko eskolaldirako (8); derrigorrezko eskolaldirako euskal (7); eskolaldirako euskal curriculuma (5)