Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolakide izond eskola berekoa, eskola laguna.

Gudu hartan bi mila eskolakide baino gehiago zeudela sartuak, eta nik ezin nituen kasu guztiak banan-banan ezagutu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

Seguru nengoen ikusteko moduko barrabaskeria egin ziola inoiz Henri Dunantek eskolakideren bati edo izeko biribilen bati.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.

Demokrata ala errepublikanoa zen galdetu zioten eskolakideek Freehold-eko ume bati.  Berria - Mundua   2004-09-26

Egun batean, eskolakide batek berak nahi ez zuen liburu bat eman zidan, zatarra, potolo-potoloa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 343. orr.

Irakasle batzuk gurekin ziren, baita dizainierrak deitzen zituztenak ere, hau da, talde bakoitzean beren eskolakideak begiratzeko eta, azken batez, barrandatzeko hautatzen zirenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 173. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ostean, Frankfurt-eko eskolakide batzuen ekarpenak -hala nola Marcuse, Adorno, Horkheimer, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.

Gurekin zegoen, orobat, eskolakide izan genuen Les James Txiki; Bob James zuen aita, herrixkako arratoi-harrapatzailea eta garatxo-galarazlea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Ikastea bihurtu zen zeregin nagusia, eta eskolakideena gure harreman ohizkoena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 13. orr.

Eta zer da gertatzen? ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dutela bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 68. orr.

Eskolakide kristauak jende gisatsua ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi mila eskolakide (3); eskolakide baino gehiago (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus