Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskolagabe izond/iz eskolarik ez duena.

Hain ondo eta egoki hitz egin zuen hiru espiritu adimendun hauetaz, ezen entzuten zeuden pertsona ikasi asko erabat harriturik geratu baitziren gizon eskolagabe haren sermoiarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.

-Jainkoak daki zer ez ote duten asmatu inorant eskolagabe horiek honezkero...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.

Inperioaren botere kontzeptua ezin zuen ulertu herri xehe eskolagabeak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Gizon xume eta eskolagabea, Jainkoak eta gizon-emakumeek maitatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1153. orr.

Nire aitaita artzaina zen, nekazari eskolagabea.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 144. orr.

Ezin du ulertu zein printze ahaltsuk erabaki duen lurjabe ziztrin eta eskolagabe haien artean bizitzen jartzea -Alde hemendik! Gizon sinple eta eskolagabe bat besterik ez haiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Ezjakinak gara eta eskolagabeak, nola ausartuko gara predikatzera?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 471. orr.

Iruditzen zitzaidanez, edozein rabbi arrunt eta ezjakinek, haiek aztertzean, ez zuen hor inolako zailtasunik aurkituko, eskolagabeak eta izatearen naturari buruzko ikasketarik ez duenak ez baitio ezinezkoari ere sinesgaitz irizten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Gosetearekin gaizki haziak diren 90 miliun haurrak, eta 640 miliun behar bezalako egoitza gabeak, eta 500 miliun artamen baitezpadakorik gabeak, eta hiruzpalau ehun miliun eskolagabe eta ezin erran nun geldi errepika hau.  Herria   2004-12-16

Erronka handia dute, eskolagabe kopuru handiko nekazaritza eremuetara iritsi nahi baitute.  Berria - Gaiak   2004-04-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus