Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortik aurrera, eskobatzea, sukaldatzea, arropa garbitzea eta haurrak edoskitzea, horra bere bizitza zertara laburbilduko zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 116. orr.
Txanoa hartu eta lurra eskoba nezakeen, neure eskuari muin eman eta señorita esan neskek irribarre egin zezaten nitaz errukitu gabe. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 108. orr.
Hurrena, etxea eskobatu, eta atondoko zorua garbitu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 259. orr.
Itxaron behar izan zuen Inés andreak kalea eskobatzeko lana buka zezan eta erratzaren kirtenarekin semeari saihetsak eztenkatzera etor zedin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.
Zapatak entregatzeaz gain denda eskobatzen nuen eta erakusleihoko hautsa kentzen nuen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Berak eskobatzen zuen bere ganbara, ederki saiatuta zoko guzti-guztietan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.
Behin batean, Frantzisko dohatsua Asis hiriko auzo bateko elizara joan eta hura eskobatzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.
Haren eskuetatik erratza hartu eta falta zena eskobatu zuen. kota-uztaia jaso, aleak eskobatu, eta garbitzeko zapiaz igurtzi zuen zorua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.
Suzko erratz batek eskobatu zuen lurra, zakarrak erreaz. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.
Haize leunak hedatu eta eskobatzen duen ke meharrezko gortina bezalako babesa. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 172. orr.
Mairuak, ordurako Portugaleko lurraldetik eskobaturik, gure kostaldea eta bertako herriak suntsitzera etortzen zirenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.
On Camillok eserlekuaz eskobatu zituen sei haiek amorrazioz lehertzen geratu ziren, eta tabernan garraxika ari ziren eroen modura. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.