Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esku batean eskoba zeraman. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 323. orr.
Pepe, berriz, eskoba pasatzen hasi zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.
Kaleko ateak kirrinkaz zabaltzen, leihoetako kristalak tin-tin hots arinak egiten, eskobak galtzadako lauzetan aztarka eta igurtzika. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.
Anaia zigortu nahi duenean, honek eskoba-kirtena hartu eta aurre egiten dio, eta zin degizut ama geldi-geldi geratzen dela dagoen tokian. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 115. orr.
Bat eskoba-kirtena bezain tentea zen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 134. orr.
Fôk ez du kalean eskoba-pasa ibili nahi, edo gauzak saltzen ibili. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 135. orr.
Arbolaxka zutik, lanabesekin auto aldera joana Mandi, Joxemari eta Gaston eskoba-palarekin obrako kondarrak zemento zakuan sartzen ari ziren. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.
Etxe txikiko bebarruan zakua eta pala-eskoba utzi, irten eta, Txonaren aitari agur esanik. Ezkondu nahi baduzue, esaiozu eskoba zahar hori ezpainen gainetik kentzeko. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 174. orr.