Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gradurik gabeko soldaduak denentzako putak baizik ezin ditzake eskura, ohaide esklusiboa izatea jaunen plazer eta eskubidea da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.
Bera eta biok Dato kaleko arropa denda dotore -dotore eta esklusiboegi, nonbait- batera sartu ginen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 107. orr.
Handiustea litzateke asegaiztasun hori intelektual jendearen patu esklusiboa dela pentsatzea eta ez gizaki guztiona. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 126. orr.
Utzikeria eta harrokeria administratiboa ez direla Espainiako hiriburuaren ondasun esklusiboa. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.
Andresek maitasun esklusibo eta muker bat zion Luisitori. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Atzerriko inperiogile baten atzerritar hizkuntzari erabilera esklusiboa emanez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.
Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea, eta gobernuen txanpon esklusiboa irudi eta gaininskripzio ofizial bereizgarriz irartzea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.
Orain ez naiz ezertan ibiltzen, nire mundua esklusiboa da, neure baitara mugatzen da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 224. orr.
Espainian, arraza eta arrazialismoa, ikusi dugun aro guztian, ez da ezer berria eta are gutxiago Ortega-ren esklusiboa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 181. orr.
Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial eta esklusibo. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.
Beren arte esklusiboa eta sekretua baita. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.
Ondo daki hori jende esklusiboak, buruargia eta sentibera bada. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 180. orr.
Jendearengana banan-banan eta modu esklusiboan hurbiltzeko adurra zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.
Teknikariaren ofizioa, egitateen gainean zaildua eta trebatua, ofizio maskulinoa dela inondik ere, esklusiboa ez bada ere. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.
Diogun, bukatu aurretik, teoria oralistak mintzabide idatziaren jabetza esklusibotzat duen arren, urruntzea dela bat-bateko bertsolaritzaren ezaugarri nagusia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 174. orr.
Jane Birkin andrearen maitalea, Jane Birkin amaren bikotea, Jane Birkin kantariaren konpositore ia esklusiboa. Berria - Kultura 2004-07-31
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa izango luke «garrantzi berezia duten gaien inguruan erreferendumaren bidezko herri kontsultak deitzeko». Berria - Euskal Herria 2006-03-05
IV. atala: Eskumen esklusiboak eta partekatuak jasotzen dira. Berria - Ekonomia 2004-07-31
esklusiboak eta (3); esklusiboak izatea (3); eskuduntza esklusiboa (5); eskumen esklusiboa (6); eskumen esklusiboak (16); eskumen esklusiboak eta (3); eskumen esklusiboak izatea (3); politiken eskuduntza esklusiboa (3)