Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esklusiba 1 iz eskubide edo abantaila esklusiboa.

Zuen garaikoen esklusiba da borroka?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 210. orr.

Gaur egun, esan liteke Interneten inguruko munduak duela tekno-liluraren esklusiba, eta hortxe gaude, Sarean leiho bat zabaldu nahirik esperantzari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 91. orr.

Ongi da; utz diezaiegun estatuei geure argudioak erabiltzen; utz diezaiegun identitate kontuen esklusiba.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 86. orr.

Baina, katarrek beren helburuak lortuko balituzte, aberastu egingo nintzateke, agian, Schoppedhauerren liburuen esklusibarekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 52. orr.

TF1 kateak zuen Frantzian munduko txapelketako partidak emateko esklusiba.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.

Coca-Colak konpromisoa hartu du bere bezeroei beste marketako edariak saltzea galarazten zien esklusibazko kontratuak kentzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

2 berriemaile bakar batek ematen duen informazioa.

Esklusiba bat argitaratuz lehiakideen lepoa zanpatzeak dakarren plazerraren berri duenak baizik ez dezake jakin zergatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

Ez nengoen trankil, hala ere, hotsa zabaldu eta Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua ez ote zitzaigun halako batean ezerezetik agertuko, esklusiba hondatzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.

Ez zuen elkarrizketarik eman, ez zion inoiz esklusibarik eskaini halako edo honelako aldizkariri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.

3 esklusiban adlag era esklusiboan.

Hezkuntzako eskumena EAEk «esklusiban» duela zioen Gernikako testuan, baina hitz hori kendu egin zuten azkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

15 egun lirateke, lantegiari esklusiban auto modelo bat egokitzen dioten urtean eta hurrengoan.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Hitzarmen gisa, kontratu bat firmatuko genuen: iragarpen bakoitzeko halako bat ordainduko zidaten, eta nik, esklusiban, Radio Euskadi eta Eusko Irratiarentzat baino ez nuen lan egingo.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 127. orr.

Honen arabera, ezin zaio sexu bati besteaz esklusiban jabetzeko lege-eskubiderik eman.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Ukaezina da, halaber, emakumeak behartu ditzakegula gurari horiek betetzera, ez esklusiban -kontraesanean eroriko nintzateke-, baina bai momentuan bertan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Gure aldizkariarentzako esklusiban Felix Areitio Ermua pilotariak egina da, Habanan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus