Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esklerosi (orobat esklerosis g.er.) iz gorputzeko ehunen, eskuarki organu baten ehun interstizialaren, gogortze patologikoa.

Batak Eddie zuen izena, esklerosi anizkoitza zuen, biek oso maite zuten musika, elkarren aldameneko geletan zeuden, elkarrekin jesartzen ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 67. orr.

Erresuma Batuan egindako ikerketa baten arabera, marihuanak esklerosi anizkoitzaren sintomak murrizten ditu.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Gaitz terminalak jota daudenek eta hiesa, artitrisa, minbizia, esklerosi multiplea eta epilepsia duten gaixoek dute kalamua tratamendu gisa baliatzeko baimena.  Berria - Harian   2005-04-17

Larry Trask hizkuntzalari eta euskaltzain ohorezkoa joan den larunbatean hil zen, Ingalaterran, 60 urte zituela, alboko esklerosi anitzaren ondorioz.  Berria - Kultura   2004-03-30

Esklerosis mesialak eragindako epilepsia fokal tenporal sintomatikoa dutenei asko lagundu ahalko diegu, adibidez.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Beste kasu batzuetan, adibidez esklerosi kasuetan eta, pronostikoa ez da hain ona izaten.  Berria - Gaiak   2006-01-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus