Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esklamazio (orobat esklamazione) iz emozio edo sentipen bat adierazten duen hotsa, hitza edo esaldia.
Etxera bitartean, momentuak eskatzen zuen esklamazioaz gain: "Hori da, hori!", Sarak ez zidan komentario berezirik egin, eta harritu nintzen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 205. orr.
Norbaitek kopuru bat bota zuen, eta harridura-oihuak, miresmen-txistuak eta denetariko esklamazioak entzun ziren. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 13. orr.
Eta, senak-edo manaturik, guztiz nahi gabe, urrats bat gibela egin zuten neskame eta morroiek, osabaren esklamazionea aditu orduko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 130. orr.