Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

esklabo (ETCn 5.460 agerraldi; orobat esklabu g.er.) 1 iz askea ez den, jabearen mendekotasun osoan dagoen pertsona. ik jopu.

Jeroboamen etxeko gizasemeak oro suntsituko ditut, libre nahiz esklabo, Israel osoan.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,10

Jainkoaren aurrean kontsideratuta, ez dago ar eta emerik, esklabo eta librerik, greko eta judurik; arima hutsak eta berdinak dira gizakiak oro, diferentziarik gabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

Erregina edo esklabo, jatorri persiarreko emakume hura eder-ederra zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 308. orr.

Jaungoikoak mundua gobernatzen duelarik, behere honetako gauza guziak bere oinetan dauzka, nagusiak esklaboa bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Esklaboak eta jauntxoak batera hil zenituen, bai eta handikiak ere beren tronuetan.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,3

Nagusiak eta esklaboak.  Elizen arteko biblia   Ef 6,5 tit

Jaunen morala, esklaboen morala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 269. orr.

Esklaboak erosi nituen, gizaseme nahiz emakume, eta hauen seme-alabak ere neuretzat izan nituen.  Elizen arteko biblia   Koh 2,7

Zuek, esklabook, izan errespetu osoz zeuen nagusien menpeko.  Elizen arteko biblia   1 P 2,18

Erromako herri-administrazioaren historian, zaldizko klaseak -merkatarienak, alegia- aurrera egin zuen esklaboen azpimunduaren eta senadore-aristokraziaren bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Langileak falta zirelarik, kolonietako ustiakuntza-sistemak, afrikar esklaboen salerosketara jo behar izan zuen gero eta gehiago; portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor esklabo izatera behartu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 8,9

Izan gogoan zeuek ere esklabo izan zinetela Egipton eta Jaunak zeuen Jainkoak askatu zintuztela.  Elizen arteko biblia   Dt 15,15

Bil itzazu sakabanatuak dauden guretarrak, askatu jentilen artean esklabo daudenak.  Elizen arteko biblia   2 M 1,27

Madarikatuak zure seme-alabak esklabo eduki dituzten hiriak!  Elizen arteko biblia   Ba 4,32

Atsegin ez bazaio, libre joaten utziko dio; ez du salduko diru truk, ezta esklabo egingo ere.  Elizen arteko biblia   Dt 21,14

Inperio handiaren esklabo bizi ziren, ordea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 8. orr.

Esklabo eramango gaituzten nazioen erdian, gure gainera botako du gure senideen heriotza, gure herriaren gatibualdia eta gure ondarea suntsitzearen erantzukizuna.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,22

Gure seme-alabak esklabo saldu beharrean gertatzen gara, eta gure seme-alabetako batzuk dagoeneko esklabo bilakatu dira.  Elizen arteko biblia   Ne 5,5

Servio Tulioren arauen arabera [...] erroldan izena ematen ez zuen hiritarra esklabo bihurtzen zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 186. orr.

Har nazazu esklabotzat mutikoaren ordez, eta doala hau anaiekin.  Elizen arteko biblia   Has 44,33

Esklaboei buruzko legeak.  Elizen arteko biblia   Ir 21,1 tit

Gero aldapak datoz, eta tontorrak, eta haietan penatzea, haietan behartzea inork agindu gabe [...] eta izerdia bota beharra, eta erlojuari begira hastea, eta bizkarrean karga eramatea jaberik gabeko esklabo baten gisan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esklabo beltzak Afrikatik Mundu Berriko plantazioetan lan egitera eramatea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Populazio amaigabeak behar zuen egon paraje haietan; gaur egun, ordea, basamortu huts lirateke, han zenbait soldadu eta zenbait esklabo erromatar ez balira.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 106. orr.

Don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.

Bazuen Xexanek esklabo egiptoar bat, Jarha izenekoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 2,34

Zuk ekarri diguzun esklabo hebertar hori nirekin gozatzeko asmoz etorri zait.  Elizen arteko biblia   Has 39,17

Geure esklabo israeldarrei alde egiten utzi ez diegu, ba!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

Garai hartan Elizak espero zuenaren arabera, Kristoren bigarren etorrerarako geratzen zen denbora hain zen laburra, ezen soldadu konbertituak eman baitzezakeen armapean, esklabo konbertituak katepean bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 81. orr.

Akabo ziren eztabaidak, istilutsuak nahiz lasaiak: Esklabo Iheslarien Legea, Kokapen-Kuota, Jainkoaren Bideak eta beltzentzako elizaulkiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.

Haien ondoan ez ginateke esklabo herabetiak baizik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Nire txandaren zain, esklabo manakor baten gisara, jaun goren horren ontarte ezin bikainagoak noiz hartuko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.

Esklabo latzikaratu batek kontatu zuen arrasto gorri bat ikusi zuela ilunpeak ildotzen Etnaren gailurrerantz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

Norbaitek emakumezko esklabo batekin sexu-harremanak baditu, emakumea beste bati hitz emana zegoelarik eta jarein-sari bidez edo beste nolabait libre izatera iritsi gabe, kalte-ordaina eman beharko du.  Elizen arteko biblia   Lb 19,20

Komunikabideen eta teleteknologien garaian non geratu dira Platonen haitzuloaren mitoa eta errealitatea? zein dira haitzuloko esklaboak eta zein askeak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Berekin hartu zituen bere emazte Sarai, iloba Lot, Haranen lortutako ondasunak eta erositako esklaboak.  Elizen arteko biblia   Has 12,5

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esklabo-espiritua zuten. Esklabo-mundu honetatik sortu ziren barne-proletalgoaren erlijio berriak, horien artean kristautasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Turkiera zen administrazio inperialaren hizkuntza ofiziala, baina otomandar boterearen une gorenean kristau-aroko hamaseigarren eta hamazazpigarren mendeetan padisharen esklabo-etxeko lingua franca serbo-kroaziera zen eta otomandar itsas armadaren lingua franca italiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Stalinen esklabo esparruetako batetik ihes egiten saiatu zen 1944ko neguan.Septimaren esklabo-gelaxkara jo zuen, eta eskutik heldu zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.

Israel ez da izatez esklabo, ez eta esklabo-seme ere.  Elizen arteko biblia   Jr 2,14

K.a. azken bi mendeetan Ekialdeko Mediterraneotik Italiara ekarritako esklabo-saldoetatik "libertoen" klase bat sortu zen, ikaragarri ahaltsu bihurtu zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Adimen argituaren ondorio diren bertute ongileek nahiago dutelako gizon zoriontsuak gobernatu, esklabo-artaldea baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Atsedena gozoa eta lurraldea ederra zela ikustean, bizkarra makurtu du, zamak eramateko; esklabo-lanetara jarri da.  Elizen arteko biblia   Has 49,15

Hustu egin zen bere handi-izateaz eta esklabo-izaera hartu zuen, gizakien antzeko eginez.  Elizen arteko biblia   Flp 2,7

Sei edo zazpi beltz zetozen, bidean gora oinez: esklabo-ehiztariaren ezkerretik bi mutil, eta emakume batzuk eskuinetik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 207. orr.

1780-90: Esklabo merkataritzaren urterik oparoenak izan ziren.  Berria - Gaiak   2004-01-02

El Alamora iritsi aurretik, esklabo trafikoaren negozioan jardun zuen urte luzez Jim Bowiek.  Berria - Kultura   2004-04-28

Antzinako garaietan egiten ziren esklabo ehizak bezala!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

Kretako esklabo-azokara eraman zuten, salgai.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 35. orr.

Lizun eta homosexualentzat, esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,10

Ogia eta arraina Jainkoaren botereak ziren, eta ez esklabo-ohi batenak,  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo.  Elizen arteko biblia   Ap 18,13

Haren ondorengo Mehmet II.a sultanak [...] beste bide bat asmatu zuen bere herri-administrazioa langilez hornitu zuenean, ez jada osmanliar aitoren seme musulmanen semeekin, kristau-esklaboekin baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 87. orr.

5 (izenondo gisa)

Gizon esklaboak gizon libreak baino gutiziatsuagoak dira, lizunagoak, ankerragoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.

Abd, Abd-el-halim, Egiptoko printzea, Mehmet Aliren eta emakume esklabo baten semea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Indar infernutiarrek aldi berean jaso zituzten emakume esklabo bat eta gizon libre bat. Ez didazue aditu zeuen senide esklaboak libre uzteko agindu dizuedanean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Dueloa gladiadore esklabo doilortuek herriari ematen zioten ikuskizun arrunta zelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 45. orr.

6 irud/hed

Ez da lehenengo aldia, dakikezun bezala, jadanik zure esklabo ez izatea deitoratzen dudana; eta horren mustroa naizela diozun arren, ez dut sekula plazerrik gabe oroitzen izen eztiagoekin ohoratzen ninduzun garaia.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Umearen esklabo bihurtzen da ama.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 38. orr.

Telefonoaren esklaboak dira.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 216. orr.

Zakila nire ahoaren esklabo.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 65. orr.

Bekatuaren menpetik askaturik eta Jainkoaren esklabo eginik.  Elizen arteko biblia   Erm 6,22

Badakigu gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin, eta aurrerantzean bekatuaren esklabo izan ez gintezen.  Elizen arteko biblia   Erm 6,6

Bidearen morroi gara, hitzaren esklabo.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 133. orr.

Oroimenaren esklaboa baino ez da bere izatez asmoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Esklabo zurien erregina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

Ordu estrak maite ditu esklabo berriak, auto handiak, eta bigarren etxea edukitzea: bizitzekoa berria izan dadila, eta oporretakoa leku egokian egon dadila.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

Esklabo berriak ez du nagusi batentzat derrigortuta lan egiten; esklabo berriak aberatsa izan gabe aberatsak bezala bizitzeko bere burua behartzen du lan egitera.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 102. orr.

Nola erabiliko du gizakiak berak irabazitako aisia, bere zama ia guztia esklabo mekaniko nekaezin bati eman diolako?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Agian, hori ikusita, Tammany Hall-eko hire laguntxoei iradokiko diek liskarrak alde batera utzi eta, guri, soldatapeko esklabooi, garraiobide hobeak eman diezazkiguten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.

Aurrerantzean, sabela bete eta giro epelean lo egitekotan, haren esklabo sexuala izan beharko nuela.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina esklaboak (3); bekatuaren esklabo (5); bere esklabo (8); bere esklaboak (3); beren esklabo (3); berriro esklabo (3); da nire esklabo (4); dira esklaboak (3); edo esklabo (4); egun esklabo (3); emakume esklabo (4); ere esklabo (9); ere esklabo izan (6); erositako esklaboak (3); esklabo bat (12); esklabo batek (9); esklabo baten (5); esklabo beltzak (4); esklabo beltzen (4); esklabo berria (3); esklabo berriak (6); esklabo bezala (4); esklabo bihurtu (8); esklabo bihurtuko (6); esklabo bihurtzen (9); esklabo bizi (3); esklabo egin (5); esklabo egingo (4); esklabo egiten (3); esklabo espiritua (3); esklabo eta (12); esklabo ez (7); esklabo gaituzu (4); esklabo gisa (20); esklabo horiek (4); esklabo izan (22); esklabo izan zen (3); esklabo izan zinetela (4); esklabo izango (9); esklabo izatea (3); esklabo izateko (4); esklabo izatera (3); esklabo lanetan (3); esklabo lanetara (8); esklabo zoriontsuak (4); esklaboa bezala (3); esklaboa eta (3); esklaboa izan (4); esklaboak bezala (5); esklaboak dira (4); esklaboak ere (3); esklaboak eta (9); esklaboak izan (3); esklaboak ziren (3); esklaboen artean (6); esklabotzat saltzen (3); eta esklabo (28); eta esklabo gisa (5); eta esklaboa (5); eta esklaboak (11); eta esklaboen (6); eta ez esklabo (3); ez esklabo (4); faraoiaren esklabo (3); haien esklabo (4); haren esklabo (8); inoren esklabo (3); libre nahiz esklabo (6); nahiz esklabo (6); nire esklabo (5); padisharen esklabo (3); zeuek ere esklabo (4); zeure esklabo (4); zeure esklabo gaituzu (3); zituzten esklaboak (4); zuen esklabo (4); zuen esklaboa (3); zuen esklaboen (3); zure esklabo (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus