Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
esklaberia iz esklabotasuna.
Ez da beti pentsatu gizaki batzuen esklaberia eskubide naturalen aurkakoa dela: Aristotelerentzat batzuk libre eta besteak esklabo izatea da naturala (bera librea zen noski). Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.
Bortxak "ezer onik" ez dakarrelako tesiak, esplika biezagu gaiztotzat al dauzkan, ala nola etorritakotzat dauzkan, egungo Estatuak eta erakunde estatal guztiak, Justiziaren erakundea horien artean, eta demokrazia, Giza Eskubideen Deklarazioa, edo esklaberiaren abolizioa, etc. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.