Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskizofrenia 1 iz nortasunaren bestelakotzearekin, haluzinazioekin eta errealitatearekiko harremanaren galtzearekin zerikusia duten buru eritasunen multzoa.

Pentsatzen hasi beharko lukete Izadiak edo Jainkoak zertarako sortu ote dituen autismoa, psikosi maniako-depresiboa, eskizofrenia eta halako gaixotasun lazgarriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 281. orr.

Eskizofrenia: Paranoiarekin batera buru gaixotasunik larriena da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Eskizofrenia du haren 30 urteko alabak.  Berria - Harian   2005-11-23

Laster, ordea, medikuek eskizofrenia zuela esan zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.

Hogeita bat urterekin bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, eskizofrenia diagnostikatu zioten eta ondorengo hamar urteak ospital sikiatrikoetan igaro zituen.  Berria - Kultura   2004-01-30

Eskizofreniaren ezaugarri bat ez ote da jendea kontra duzula pentsatzea?  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.

Ez da inbidia, ez da herra, ez da gorrotoa, ez eta [...] metroko bagoietan bizi eta eskizofreniaren aurkako pastilak hartzeari uko egin dioten homelessen erokeria.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.

Eskizofreniak eldarnioak sorrarazten ditu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 221. orr.

Eskizofrenian erortzeko arriskua ikusi zuela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 98. orr.

Eskizofreniak asko laguntzen du Hölderlinen poesia eta haren mistizismoa ulertzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 111. orr.

Ez duzu nozitzen eskizofreniarik?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.

Gauza jakina da eskizofrenia dela euskaldunon habitat naturala eta bertan igeri egiten ongi ikasiak gaudela, hiru fasetako prozesuan: lehenengoan, gauzak buruz pentsatzen eta idealizatzen ditugu; bigarrenean, errealitate gordina datorkigu, oinak lur gainean jarrarazten dizkiguna; eta hirugarren eta azken fasean, pentsamendua gure interesetara birmoldatuz, oinen zerbitzura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 113. orr.

Izenak, berriz, nahi adina asmatu dituzte adituek joera hori eragiten duen gaixotasuna izendatzeko: eskizofrenia, diglosia, autismoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 22. orr.

Gure bizia da, gure eskizofrenia.  Berria - Kultura   2004-01-30

Obaba leku gisa aukeratzeak «antzinako munduko» hitzetara bideratu zuen, eta, esate baterako, Freudez geroztiko hitz asko galarazi zion horrek: depresioa, eskizofrenia, neurosis, histeria. Horren ordez, animalien bidezko esplikazio fantastikoetara jo zuen.  Berria - Harian   2005-08-25

Gizadi osoa eskizofreniak jota dagoelako ideia ere erabili izan dut gogoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

2 irud/hed

Barne-herstura eta eskizofrenia eragingo ez baditu, bateratua eta koherentea izan behar du irudikapen horrek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Gizadi osoa eskizofreniak jota dagoelako ideia ere erabili izan dut gogoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Gogorra izan behar du, Patri, bizitza osoa eta nortasuna bera, eskizofrenia hutsean oinarriturik eraikitzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 56. orr.

EAJren ustez, PPko gobernuaren «eskizofrenia» frogatu du diskoarekin gertatu denak.  Berria - Kultura   2004-11-12

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Miquel Bernardo Kataluniako Ospitale Klinikoko Eskizofrenia Programako zuzendariak Zer dakizu eskizofreniaz? liburua aurkeztu zuen atzo Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Gehienetan eskizofrenia kasuak ikusten ditugu, eta nahaste bipolarrak ere bai. Ez zioten bada esan medikuek eskizofrenia kutsu pitin bat bazuela? Zoriontasunean esistitzea eskizofrenia klase bat dela idoro badugu, lotsa eta nazka ematen badigu, [...], zoriontasuna aspaldi ikusitako film aspergarri, beti-bera eta jasangaitza bada guretzat, zer egingo dugu?  Berria - Harian   2005-07-03

Honela, bada, ez duela merezi eskizofrenia suerte horretan irautea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zoriontsua ez dago giza eskizofrenia fundazionaletik libre.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

5 eskizofreniazko izlag

Zoriontsua ez dago giza eskizofrenia fundazionaletik libre (aitzitik, eskizofreniazko kasu beteginena da), eta joskurarik gabeko hauskura batean bizi da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eskizofrenia zuela (3); eta eskizofrenia (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus