Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskalduna izan edo extremeñoa izan, bi pezetagatik lan egiteko prest dagoena eskirola duk. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 190. orr.
Eskirolak dira, eta euren lana egin beharrean, zilegi dena egin beharrean, lankideen lanpostuak bete eta dirua barra-barra irabazten ari dira, gauez eta asteburuetan lan eginda. Berria - Ekonomia 2004-06-10
Patronalari azpikontratatzen uzten diote, lanuzteetan eskirolak erabiltzen, inbertsioak itzuli gabe alde egiten, eta, gainera, laneko segurtasunarekin jokatzen. Berria - Ekonomia 2006-04-28
Bestalde, patronalak beraien tesiekin bat egin duten «eskirolen artean sariak banatzen» dituela nabarmendu zuen.Langile Batzordeko ordezkariaren esanetan, ez du zentzurik ia zortzi hilabete greban eman ondoren, akordiorik gabe lanera itzultzeak. Berria - Ekonomia 2004-06-22
Pribatizazioen osteko gatazketatik kanpo geratzeko printzipioari eutsi gabe, eskirolen kamioneta Irungo udaltzaingoaren patruilak babestuta joan zen. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
«Eskirol» oihu artean joan ziren sindikalistak, behin ugazabak ateak itxi ostean. Berria - Ekonomia 2006-01-06