Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskinoso (orobat eskinuso eta eskiñosu) iz eskilasoa.

Eskinosoen zalaparta besterik ez zuen entzuten orduan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 18. orr.

Goian zirela eskinoso baten karranka ez oso urruna iritsi zaie, beheitiago zozo izuti bat altxatu da sastraka artetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Zergatik aukeratzen ote du beleak, miruak, sapeltsak, eskinusoak, kristaurik igo ez liteken arbola, kabia egiteko orduan?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus