Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eskimal (orobat eskimo g.er.) iz Ameriketako eta Groenlandiako iparburuko lurraldeetako biztanlea; biztanle horiei dagokiena.

Eskimalek izugarri trebatu eta espezializaturiko urte-zikloa lortu zuten, Arktiar itsasertzetako bizimodura egokitua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Halako orrialdetik tigre marratuak begiratzen zigun, beste orrialde batean familia eskimalak igluaren ataritik so egiten zigun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Polinesiarrak, eskimalak eta nomadak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Estatu Batuek aipatutako base hori ezarri zuten Thulen, oso base handia, munduan dagoen handienetakoa, eta bertako hegazkinek egiten zuten zarata zela eta, hartz txuri eta mortsek aldegin egin zuten handik; ondorioz, han bizi ziren eskimalak modus vivendi-rik gabe geratu ziren, eta irlako gobernuak den-denak Gronedalera eramatea erabaki zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

"Txakur bikainak dira, erdi eskimal erdi malamut -esan zuen-; bi ekartzea pentsatu nuen, bakoitzak laguna izan zezan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus