Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eskifaiakide (orobat eskifaia-kide) iz eskifaiako kidea.
Bere lepotik barre egiten zutela eta, kapitainak debekatu egin zien eskifaiakideei istorioak irakurtzen jarraitzea. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.
Eskifaiakideetako askok utzi egin zuten kapitaina. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.
Ni neu izurdeak ikusita nago hemendik gertu, azoka parean, honaino saltzera etortzen ziren arrantzaleei jausitako arrainen bila, eta baita submarino aleman bat ere, Ibarrekolanda gaineko kanposantuan euren eskifaia-kide hil berri bat lurperatzeko asmoz... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 135. orr.